Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Jardunaldi tekniko-informatiboa: Birgatze Aholkularitza Bulegoa


2023ko otsailaren 1

Lekua: COAVN Alava (Plaza del Renacimiento, 3 - Vitoria-Gasteiz) / Streaming

Ordua: 12:00 - 14:00

Eremua: Otros

EHAEOko Birgaitze Bulegoen sareak Jardunaldi Tekniko-informatiboa antolatu du elkargokideentzat, 2021eko uztailaren 21eko Aginduaren bidez araututako laguntzen deialdiari buruz. Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta eraginkortasun energetikoaren arloko jarduera babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa deialdia, alegia.

Jardunaldian, laguntza-programa honen alderdi tekniko garrantzitsuenak azalduko dira, eta kontsulta eta zalantza ohikoenak azalduko dira.

EGITARAUA

Amaieran, galderen txanda irekiko da. Ahal dela, urtarrilaren 25eko 12:00ak baino lehen
izen- emate orriarenbidez edo posta elektronikoaren bidez egin nahi diren kontsultak hizlariei bidaltzeko eskatzen da.

Jardunaldia aurrez aurre Arabako ordezkaritzan edota streaming bidez jarraitu ahal izango da.


OHARRA: Erantzundako galderarik egin ez dadin, honekin batera doa 2021eko uztailaren 21eko Aginduari buruzko Ohiko Galderen Dokumentua, EHAEOko Birgaitze Bulegoak eratu zirenetik jasotzen joan diren kontsultekin osatu dena. 

Erantzunak Arabako Lurralde Ordezkaritzarekin alderatu dira, 1. eta 2. lerroetarako, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzarekin, 3. lerrorako. Sail horiek dira laguntza-espedienteak ebazteaz arduratzen direnak.

 

Erantsitako fitxategiak

Jardunaldiaren egitaraua [231 KB] Ohiko galderak (FAQ) [249 KB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7