Hitzaldia. Atxu Amann: Arquitecturas y algo más
2021ko martxoaren 8
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia / Online
Ordua: 13:30-14:30
Eremua: Cultura

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako EHAEOk hitzaldi bat antolatu du eta Atxu Amann izango da gonbidatua. Hitzaldiaren izenburua Arqutiecturas y algo más izango da.
Ekitaldi hau aurrera eramanteko, segurtasun neurri guztiak beteko dira, horregatik, aurrez aurreko aforoa murriztu egin dugu (gehienez, 15 pertsona). Hala ere, aldi berean streamign bidez ere jarraitzeo aukera egongo da. Horregatik, ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea eta zein modalitateetan jarraitu nahi den adierazi. Ostiralean, izena eman dutenekin harremanetan jarriko gara jarraibide guztiak zehaztuz.
Atxu Amanni buruz
Atxu Amann Alcocer (Madril, 1961) arkitekto hirigile doktorea da eta europar paisajista. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko AGETeko irakasle titularra da eta arkitektura komunikazioko doktoretza programa eta masterra zuzentzen ditu. Ikerlari lanetan ere dihardu eta Hypermedia ikertzaile-taldearen arduraduna da. Alderdi profesionala Temperaturas Extremas Arquteictxs estudioan garatzen du, duela 30 urte baino gehiago Cánovas eta Marurirekin batera sortu zuena.
Bere jarduera guztiaren helburua mundua eta eguneroko gatazkak arkitekturara hurbiltzea da, ikuspegi kritiko, feminista eta kokatu batetik.