Hitzaldia: Bilboko Nerbioi ibai gaineko bi zubi baskulagarrien proiektuak eta eraikuntza
2018ko maiatzaren 15
Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - 20012 Donostia)
Ordua: 19:00
Eremua: Cultura
Miguel Rotaeche Gallano arkitekto eta elkargokideak Bilboko Nerbioi ibai gaineko bi zubi baskulagarrien proiektuak eta eraikuntza emango du. EB, EEBB eta Espainiako aurrekarien berri eman ondoren, Bilboko bi zubi mugikorren sortzea eta proiektuak deskribatuko dira: Bilboko Udaletxekoa eta Deustukoa. Biak ia batera eraikiak izan ziren, 1930 eta 1936. Urteen artean, eta ingeniari eta arkitektoen elkarlanaren adibide bilakatu ziren.
Egileak hauek izan ziren: Ignacio Rotaeche Bideetako ingeniaría, José Ortiz de Zárate ingeniari industriala eta Ricardo Bastida arkitektoa. Eduardo Torroja, José Entrecanales eta Giovanni Rodio ingeniarien esku-hartzea ere garrantzitsua izan zen.
Hitzaldia artxiboko zenbait argazkiz lagundua izango da, non bi zubien eraikuntza prozesua argi eta garbi ikusiko den.
Sarrera doakoa da. Aurretik IZENA EMATEA eskertuko da.