Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako ondare arkitektonikoan esku hartzeko gidaliburuaren aurkezpena


2021ko urtarrilaren 13

Lekua: Euskadiko Arkitektura Insitutua (EAI)

Ordua: 11:30

Eremua: Cultura

Gipuzkoako ondare arkitektonikoan esku hartzeko gidaliburuaren aurkezpena egingo da urtarrilaren 13an 11:30ean, Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan, Donostian. Gida hau Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak sustatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailaren laguntzarekin, helburu honekin: Ondare arkitektonikoaren elementuak hiri sisteman txertatzen lagunduko duen prozesuak garatzeko erreminta izatea, kudeaketa kolektiboaren bitartez eta eremu jasangarriagoak bultzatuz, kultura, gizarte eta ekonomiaren ikuspuntutik.

Gida hau lau urte iraun dituen lan-prozesu baten emaitza da, eta Ondare arkitektonikoaren kudeaketan diziplina desberdinetako adituen parte-hartzea izan du.

Aurkezpen ekitaldia Euskadiko Arkitektura Institutuaren klaustroan egingo da, eta honako hauek hartuko dute parte:

  • Mari Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura zuzendaria;
  • Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOren presidentea
  • Josean Medina Murua, Euskadiko Arkitektura Institutuaren zuzendaria
  • Mikel Diaz de Ilarraza eta Claudia Pennese, arkitektoak eta Gidaren egileak.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7