Gipuzkoako EHAEOak eta CAFGUIALek elkarlanean antolatutako jardunaldia
2017ko apirilaren 28
Lekua: San Telmo museoa (Zuloaga plaza, 2 - Donostia)
Ordua: 10:30-14:00
Eremua: Otros
Gipuzkoako EHAEO eta Gipuzkoako eta Arabako Finka administratzaileen elkargoak jardunaldi bat antolatu dute elkarlanean. Alde batetik, turismo-apartamentuen gaia jorratuko da, eta bestetik, EITa pasa behar duten bizilagunen elkarteetan arkitekto baten laguntza izatearen garrantziaz arituko dira.
Hauexe da egitaraua:
10:30: Erakundeetako presidenteen agurra
10:45: Hitzaldia: Etxebizitza turistikoak: erregulazioa eta baimenak
Hizlaria: Ricardo Burutaran, CAFGUIALeko bokala
11:30: Hitzaldia: EITaz haratago. Arkitektoa, komunitaearentzako erreferentziazko teknikoa
Hizlaria: Angel B. Blazquez, Gipuzkoako EHAEOko bokala
12:15: Eztabaida-mahaia. Moderatzaileak: EHAEOko eta CAFGUIALeko Bitartekarien Elkartea
13:30: Lunch/Networking
Jardunaldian parte hartzea ezinbestekoa da Elkargo Profesionaletako bateko kide izea. Gainera, beharrezkoa izango da IZEN-EMATE orria apirilaren 26 baino lehen betetzea. Leku mugatuak. Eskaerak eskaintzen diren lekuak baino gehiago badira, zozketa egingo litzateke.