Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Erakusketaren inaugurazioa: Aquitecturas (re)visitada. Ana Amado egilearekin topaketa


2018ko maiatzaren 23

Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - 20012 Donostia)

Ordua: 19:00

Eremua: Cultura

Iruñean berriki izandako arrakastaren ondoren, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak Arquitecturas (re)visitadas erakusketa hartuko du. Arkitektura modernoaren inguruko erakusketa da hau, eta egilea Ana Amado arkitekto eta argazkilari galiziarra da. Inaugurazio ekitaldian egilea bera egongo da eta bere lana aurkezteaz gain, argazki-kamerarekin izan duen bizi-esperientziaz, arkitekto bezala duen ikuspegia eta arkitekturak gizartean duen zereginaz arituko da. Egileak aitortu du “arkitektura bizitua izaten denean, eta bertan pertsonak aintzakotzat hartzen dira, egiazkoagoa aurkezten da; entregatu berria den obra bati argazkiak ateratzea artifiziala egiten zait”. Erakusketa hau Donostian egongo da irailaren 7ra arte, eta astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara bisitatu ahal izango da.

EMAN IZENA INAUGURAZIO EKITALDIRAKO

Erakusketari buruz

Erakusketa hau bi proiektuk osatzen dute: lehenengo blokea XX. mendeko espainiar arkitekturaren  Madrilgo zenbait eraikin-seminalen txuri-beltzeko argazkiak jasotzen dira, besteak beste, Fisac-en Cedex eraikina, Alejandro de la Sotaren César Carlos ikastetxe Nagusia edota Arnichesen Zarzuelako hipodromoa. Egilearen esanetan, “esanguratsuak diren eraikinetara egindako bisitak dira, XX. mendeko maisulanak, agian ohiko ibilbidetatik kanpo daudenak eta horregatik omendu nahi izan ditudanak”.

Bigarren blokea, koloretan, pasa den mende erdialdean hainbeste ugaritu ziren kolonizazio-herrixken inguruko argazkiak dira. Gerrate zibilaren ondoren, 60.000 familia hartzen zituzten 300 bat herrixka sakabanatu ziren espainiar geografian zehar nekazal sostengua biziberritzeko helburuarekin. Erakusketan hogeita hamar bat herrixka jaso dira, momentu hartan esanguratsuenak ziren arkitektoek proiektatutakoak. 

Portada argazkia:  Andrés Patiño Eirín

Ana Amado

Ana Amado

Erakusketaren kartela

Erakusketaren kartela

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7