Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

DOCOMOMO plakaren ezartea: 'Vista Alegre' Dorrea, Zarautz


2022ko urriaren 3

Lekua: Allemendi kalea, 2. Zarautz

Ordua: 12:00

Eremua: Cultura

 

Urtero legez eta Arkitekturaren Mundu Eguna dela eta, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak eta  DOCOMOMO Ibérico Fundazioak DOCOMOMO plakaren ezartzea antolatu dute. Aurtengoan, Zarauzko Vita Alegre Dorrea izango da nabarmenduko den eraikina, Juan Manuel de Encío Cortázar eta Luis Peña Ganchegui arkitektoek diseinatu zutena

Parte hartuko dute:

  • Juana Otxoa-Errarte EHAEOko Gipuzkoako presidentea.
  •  Juan Manuel de Encío Cortázar eta Luis Peña Gancheguiren familiartekoak.
  • Eraikineko bizilagunak.
  • Peña Ganchegi Artxiboaren Kultur Elkartea, eraikinaren azalpen laburra emago duenak. 


Ekitaldia María Zubimendi eta Garazi Navas musikariek girotuko dute.

Parte-hartzea doakoa da eta herritar guztiei dago irekia, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da.

 

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5

07 / 10

Etengabeko trebakuntza: Puentes térmicos en edificación. Therm Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:30 2026ko urriaren 7