Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Auditz Akular: hri jarraitik natura jarraitura


2026ko urriaren 29

Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia)

Ordua: 18:00

Eremua: Cultura

Datorren ostegunean, «Hiri jarraitik, natura jarraitura» lehiaketaren aurkezpena egingo da Gipuzkoako EHAEOn. Lehiaketa horren helburua da Auditz Akularrerako paisaia berri bat irudikatzea, haren natura- eta ingurumen-balioak eta aniztasun ekologiko eta soziala indartuz.

Topaketa aukera bat izango da ideiak partekatzeko eta eremu horren etorkizunaz hausnartzeko: hiria eta natura nola lotu, biodibertsitatea indartu, agroekologia bultzatu eta paisaia jasangarriago, erresilienteago eta komunitateari lotuago bat eraikitzeko.

Jardunaldian mahai-inguru bat egingo da, eta hauek hartuko dute parte:

  • Itxaro Latasa, Geografian doktorea.

  • Mikel Ubillos, Altzako Historia Mintegiko kideaa.

  • Koldo Telleria, EHUko AGETeko arkitektoa.

Perspektibak trukatzeko, eztabaida irekitzeko eta hiri-ingurunearen eta paisaia naturalaren arteko harremana irudikatzeko modu berriak esploratzeko gunea izango da hori.

Amaieran, mokadutxo bat eskainiko da, ideiak partekatzen eta giro lasaiago batean hitz egiten jarraitzeko.

Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.

IZEN-EMATEA

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

Jardunaldi teknikoa: Atarietako ateetarako automatismoak. Funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

29 / 10

Auditz Akularren lehiaketari buruzko aurkezpena Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 18:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

Jardunaldia: Balkoitu! EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30