12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Judith Ubarrechena - Gloria Ariztegui
2021ko apirilaren 30
Lekua: Gipuzkoako EHAEO / Streaming
Ordua: 13:00-15:00
Eremua: Cultura
12 hilabete 12 emakume-arkitekto ekimenaren bigarren saioa. Oraingo honetan Judith Ubarrechena eta Gloria Ariztegi izango dira gonbidatuak. 20 urtetik gorako esperientzia profesionala dute biek eta mugaren bi aldeetan izan duten ibilbidea eta bizipenaren berri emango digute.
Ekitaldia Gipuzkoako EHAEOren egoitzan izango da eta aurrez aurre edo streaming bidez parte hartu ahal izango da. Osasun larrialdiko segurtasun neurriak direla eta, gehienez ere 12 leku egongo dira aurrez aurreko modalitatean, horregatik ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea.
HELBURUA / OBJETIVO
12 hilabete 12 emakume-arkitekto Gipuzkoako EHAEOren Kultura | Gizartea sailak antolatzen du, eta emakume arkitektoen agertokia eta bozgorailua izan nahi du. Jardunaldi hauen helburua da emakume arkitektoak eta euren lana ikustaraztea eta jakin-nahia ezagutzea.