12 hilabete 12 emakume-arkiteko: Elisa Martínez - Gentzane Goikuria
2022ko ekainaren 3
Lekua: EHAEO Bizkaia (Mazarredo, 69 - Bilbo)
Ordua: 13:00 - 15:00
Eremua: Cultura
Bide profesional baten aldeko apustuak argi eta erabakitasunez egiteak ez du esan nahi bide erraza jarraitzea. 12 hilabete 12 emakume-arkitekto laugarren topaketan lan prozesuei, ikaskuntzari, bilakaera profesionalari eta heltze pertsonalari buruz hitz egingo dugu, espezializazioaz eta funtsa galdu gabe nola hazi.
Jakingo al dugu nola egin zuten?
- Elisa Martínez (Araba)
2011. urtetik arkitektoa eta Jasangarritasunean eta BIM Specialisten aditua.
2011tik, Elisak bere aitaren estudioaren (IMVarquitectos) gidaritza jasotzen du, eta bizitegi kolektibo eta familia bakarreko obra berrien sustapenetara soilik bideratzen du. Aldi berean, 2020tik, Elisak, Odone bazkidearekin batera, Martínez Elorza estudioa sortu du, barne-arkitekturari buruzkoa.
Gaur egun, Elisa Martinezek bi estudioen zuzendaritza ARabako Elkargo Ofizialean Deontologiako jardunarekin bateratzen du.
- Gentzane Goikuria (Bizkaia)
UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko arkitektoa. Gutxi gorabehera hamarkada bat arkitektura estudio handietan lan egin ostean, 2009an BEHARK plataforma sortu zuen Beñat Saratxagarekin batera.
BEHARK-en lana eraikitakoaren eraldaketan, birgaikuntzan eta hiri-birsorkuntzan duen dedikazioa da, espazio publikoaren diseinuan eta gozamenean herritarren parte-hartzea bultzatuz.
Bere lanak hainbat hedabidetan argitaratu dira eta erakunde ezberdinek sarituak izan dira.
Hitzaldi hau aurrez aurre jarraitu dezakezu Bizkaiako EHAEOren egoitzan edota streaming bidez. Horretarako aurretik formulario honetan eman behar da izena.