Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Jarduketa arkitektonikoak eraikitako ondarean jardunaldia, maiatzaren 23an San Telmo Museoan


2017ko maiatzaren 18

Gipuzkoako EHAEOren Ondarea eta Jasangarritasunaren batzordeak elkarlanean, Donostiako San Telmo Museoaren laguntzarekin udaberrian eta udazkenean egingo diren Jarduketa arkitektonikoak eraikitako ondareanizeneko jardunaldiak antolatu ditu.
 
Jardunaldi hauen helburua da arkitekturarekin zerikusia duten gizartearen intereseko gaurkotasun-gaiak helaraztea, zeharkako, gertuko eta eztabaidari irekia dagoen ikuspegiarekin.
 
Maiatzaren 23an egingo da lehen jardunaldia (16:00etan hasita), eta bertan, nola katalogatutako arkitekturan esku-hartzeek arkitektoen egunerokotasunean sortzen dituen arazoak erakutsiko dira, maila teknikoan (birgaitzea, irisgarritasuna…) zein kontzeptualean (mugarri diren eraikinen desagerpena, kulturalki oso esanguratsuak diren ertzak, hiriaren irudia…). Hau guztia egiteko gai konkretuei buruzko kasuak aurkeztuko dira arkitekto batzuen eskutik.

IKUSI EGITARAUA

IZEN-EMATEAK

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

29 / 10

funtzionamendua, araudia, segurtasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 11:00-13:00 2026ko urriaren 29

30 / 10

EAEko bizitegi-eraikinetan balkoiak gehitzeko proiektuak eta baliabideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 10:00-13:00 / 17:00 -20:00 2026ko urriaren 30

05 / 11

Hitzaldia: Uraren kudeaketa jasangarriaren erronkak aldaketa garaian Lekua: Miramar Jauregia (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko azaroaren 5