EITaren inguruko dibulgazio kanpaina
2016ko abenduaren 16
Arotz bati eskatuko al zenioke zure ordenagailua konpontzea?
Zure erantzuna EZEZKOA bada, horrek esan nahi du egiten duzun gauza bakoitzerako kalitatezko profesionala bilatzen duzula, gaian aditua.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako delegazioko (COAVN-GI) kideok proposatzen dizugu profesional aditu batengana jotzea Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko, zure eraikinaren aurrealdea birgaitzeko, igogailu instalazioak egiteko edo ataria berritzeko beharra duzunean. Kasu horietan, profil profesional egokia da Goi Mailako Arkitektoa.
Goi Mailako Arkitektoak zure eskura jarriko ditu bere formakuntza eta ezagutza guztiak, eta egin nahi duzun esku-hartzea optimizatzen lagunduko dizu.
Goi Mailako Arkitektoak...
- Soluzio tekniko onena eskainiko dizu, kalitate estetikoarekin eta neurriko prezioan.
- Topikoak ahaztu! Ez gara beste profesionalak baino garestiagoak eta zu laguntzeko asko egin dezakegu.
Jar itzazu zure ideia, behar eta desirak Goi Mailako Arkitektoaren eskuetan; horiei forma emango die eta zuk gustuko duzun moduan gauzatuko ditu. Profesional honen esku-hartzea indarrean dagoen araudira egokituko da eta azken emaitzak kalitate eta erosotasun maila altua izango du. Goi Mailako Arkitektoak burutzen duen kudeaketa globalari esker, emaitza optimizatuak lor daitezke.
Zalantzarik ez egin, plantea iezaguzu zure kontsulta.
Goi Mailako Arkitektoaren aholkularitza eskura duzu!
Gipuzkoako Goi Mailako Arkitektoen datu-basea kontsultatu
Edozein zalantza baduzu, jar zaitez lasai gurekin harremanetan: 943 320 194

lorenzo goicoechea: enhorabuena por la campaña !!!!!
enhorabuena potrque hace falta y clarifica el papel de cada profesional ...ahora solo falta que la Administracion lo entienda.
lorenzo goicoechea, 2016ko abenduaren 16Ruben: No existen los Arquitectos Superiores
La titulación es la de Arquitecto, lo de Superior será solo el ego de algunos.
Ruben, 2017ko urtarrilaren 2Amaya: Enhorabuena!! Por fin!
Por fin! Me parece necesario que desde los colegios de Arquitectos se apoye a los colegiados, dado que por ley no podemos hacer este tipo de publicidad a titulo individual. Gracias
Amaya, 2017ko urtarrilaren 9