Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

EHAEO Gipuzkoak sei jarduerarekin parte hartuko du 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldietan, atzo aurkeztu zirenak


2026ko irailaren 10

EHAEO Gipuzkoak Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo du aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimena, aurten Ondarea gure eskuetan lelopean aurkeztuko dena. Edizio honetan, Gipuzkoako EHAEOko Ondare Batzordeak sei jardueratan parte hartuko du, bai antolatzaile gisa, bai laguntzaile gisa, urrian zehar Donostian eta Irunen egingo direnak.

Arkitektura eta ondarea herritarrei ezagutarazteko eta hurbiltzeko xede izanik, proposamen horietako batzuk EHAEO Gipuzkoa Arkitekturaren Mundu Eguna (AME) dela eta prestatzen ari den programaren ere parte izango dira.

Arkitekturaren Mundu Egunean hasten den egitaraua

Jarduerak urriaren 5ean hasiko dira, Arkitekturaren mundu egunaren ospakizunarekin batera. 12:00etan, DOCOMOMO plaka bat jarriko dute Donostiako Errekalde auzoan dagoen Coca-Cola lantegi zaharrean, gaur egun Albia beilatokia dena. INFORMAZIO GEHIAGO | IZEN-EMATEA.

Arratsaldean, 19:30etik aurrera, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan Etxe-tailerraren elkarrizketak: Artea, arkitektura eta memoria topaketa publikoa egingo da, Oteiza eta Basterretxearen etxe-tailerrari eskainitak, Luis Vallet de Montanoren obra. Jarduera CTOB-OBTE eta AHIKU Arkitekturak antolatu dute, Gipuzkoako EHAEOren laguntzarekin. INFORMAZIO GEHIAGO | IZEN-EMATEA.

Urriaren 8an eta 15ean Donostiako Artzain Onaren Katedrala bisitatuko da. Zetabi birgaitzeaz arduratzen den arkitektura-estudioaren eskutik, parte-hartzaileek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte eraikinaren eraberritze berriaren xehetasunak. Bisita amaitzeko, kanpandorrera igoko dira, tenplua beste ikuspegi batetik ikusteko. INFORMAZIO GEHIAGO | IZEN-EMATEA

Urriaren 10eko eta 11ko asteburuan, 1813an hiria suntsitu zuen sutearen aurretik Donostia nolakoa zen ezagutu nahi dutenek errealitate birtualeko murgiltze-esperientzia baten bitartez egin ahal izango dute. EHAEO Gipuzkoaren egoitzako areto nagusian izango dira saioak, eta hiri historikoan zehar ibilbide birtuala egiteko aukera emango dute, errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz. INFORMAZIO GEHIAGO| IZEN-EMATEA

Urriaren 17an, 11:00etan, bi jarduera egingo dira Irunen. Alde batetik, CTOB-OBTEk eta Ahiku Arkitekturak, Gipuzkoako EHAEOrekin elkarlanean, Irungo Jorge Oteizaren triedro sinbolikoaren inguruko ibilbide komentatua eta hitzaldia antolatu dute. Proposamenak artistaren obrari lotutako hiru espazio lotzen dituen ibilbidea planteatzen du: Arista Vacía, Santiagoko Nazioarteko Zubiaren hilarria eta Iparralde etorbideko Lantegi-etxea. INFORMAZIO GEHIAGO | IZEN-EMATEA

Ese mismo día, el Arruabarrena Arkitektura, con el apoyo del COAVN Gipuzkoa, propone una visita al recientemente recuperado Edificio Emigración, obra del arquitecto Alejandro de la Sota, una oportunidad para conocer de cerca este relevante ejemplo de la arquitectura moderna. INFORMAZIO GEHIAGO | IZEN-EMATEA.

Adin guztietako jendearentzako jarduerak

Jarduera guztiak doakoak eta jendearentzat irekiak dira, baina aurretik izena eman beharko da horietako bakoitzean parte hartzeko.

Proposamen horien xehetasunak, ordutegiak eta izena emateko baldintzak, bai eta 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldiak osatzen dituzten gainerako jarduerak ere, ekimenaren online programan kontsulta daitezke. Era berean, programazioaren liburuxkak eskuragarri daude EHAEO Gipuzkoaren egoitzan.

2026ko Ondarearen Europako Jardunaliden aurkezpena

2026ko Ondarearen Europako Jardunaliden aurkezpena

Katalogoak EHAEOren egoitzan, eskuragarri

Katalogoak EHAEOren egoitzan, eskuragarri

OEJ 2026 kartela

OEJ 2026 kartela

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

28 / 09

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28

05 / 10

Coca Cola fabrika zaharrean DOCOMOMO plaka jartzeko ekitaldia Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia) Ordua: 12:00 2026ko urriaren 5

05 / 10

Mahai-ingurua: Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxeari buruzko solasaldiak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:30 2026ko urriaren 5