Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Prentsa oharrak


EMAKUME IKUSEZINEI AHOTSA EMAN DIE TOPAKETA AITZINDARI BATEK GIPUZKOAKO ERAIKUNTZA-SEKTOREKO ERAKUNDEEK ANTOLATUTA

Prentsa oharrak - 2022ko martxoaren 23an, asteazkena

  • Ekitaldi berritzaileak emakumeen hainbat profil ditu eta azalduko dituzte oraindik oso maskulinizatuta dagoen sektore bati buruzko esperientzia eta iritziak
  • Gipuzkoako EHAEOk, COAATGek, EAGIk eta ASCONGIk sustatutako ekimen berezia dugu, gaiari buruz kontzientziatzeko, belaunaldi berriak inspiratzeko eta obran berdintasunerako bidea eraikitzeko

Emakume arkitektoak, arkiteko teknikoak, margolariak, igeltseroak, errementariak… Egunero eraikuntzan lan egiten duten emakume ugari ditugu, baina ikusezinak dira oraindik oso maskulinizatuta dagoen alor honetan.
‘Emakumeak eraikuntzan. Aldaketarako solasaldia’. Gipuzkoako sektoreko erakunde guztiek antolatutako topaketa da, eta emakume ikusezin horiengan fokua jarriko dugu, beren bizipenak eta iritziak parteka ditzaten lehen aldiz publikoki modu atsegin, zintzo eta goxoan. Xedea dugu belaunaldi berriak inspiratzea eta berdintasunerako bidea eraikitzea.

Claudia Pennese Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko batzarreko kide eta ekitaldiaren dinamizatzailearen hitzetan, “jardunaldiaren helburua eraikuntzaren sektoreari buruzko hausnarketa planifikatzea da. Izan ere, EUSTATen datuen arabera, sektore hori da profesional guztien artean maskulinizazio handieneko bigarren sektorea”.


Lidia Alcerreca, Gipuzkoako Eraikuntza Eskolako zuzendaria, honela mintzo zaigu: “Eraikuntzaren sektoreak hausnarketa eta ondorengo erreakzioa behar ditu. Beste sektore batzuetan, oso maskulinizatuak orain arte, poliki-poliki, baina normalizatuz joan da emakumeen presentzia, hala nola industrian edo garraioan, baina eraikuntzan oso zaila da emakumeak aurkitzea, batez ere obran, ia ezinezkoa”.

Sektorea oraindik oso maskulinizatuta dagoen arren, Txema Muñozek, ASCONGIko zuzendariak, emakumea eraikuntzaren sektorean sartzea gero eta nabarmenagoa dela adierazi du. “Egia da ez dela emakume askorik ikusten obran, lantzean behin, baina hasia da presentzia ikusten. Nabarmena da, ordea, eraikuntza-enpresetako beste lanpostu askotan emakumea argi eta garbi ordezkatuta dagoela, eta gero eta gehiago erantzukizuneko eta zuzendaritzako postuetan”.

Beraz, elkarrizketa horiekin, lehenik eta behin, elkarte horiek guztiek “errealitate bat azaldu nahi dute datu kuantitatiboen bidez, hau da, emakumeen presentzia minoritarioa, portzentaje desberdinetan islatzen dena eraikuntzaren eremu guztietan, proiektuak nork egiten dituen eta obra nork gauzatzen duen kontuan hartuta”, Penessek kontatzen duenez.
Datu horiek aztertuta, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOko lehendakaria harritu egiten da “azken urteetan arkitektura-eskolek ikasle baino ikasle gehiago dituztela baieztatzean, baina proportzio hori ez da ematen lanbide-jardunean, edo, behintzat, ez ikus-onetsitako proiektuen kopuruan, eta hori benetan horrela delako izan daiteke, edo itzalean lan egiten dutelako, eta oraindik ere ikusezin bihurtzen direlako”.

 

Beharrezko ekimen aitzindaria


Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialeko Nagore Azuabarrena presidenteak azpimarratu du “ekimen hori oso beharrezkoa eta aitzindaria dela, lehenik eta behin, batasunagatik, lau erakundeen artean lehenago egon ez zena, haietako batzuen artean ekimenak antolatu zirelako, baina ez osotasunean. Beraz, premisa horretatik abiatuta, ez genuen zalantzarik izan. Antolatu beharra zegoen”.


Era berean, Pennesek elkarteen baterako hausnarketan sakontzen du: “Emakumeen presentzia murriztu egiten da, bereziki alderdi teknikoenean, arrazoi soziokulturalengatik eta patriarkatuaren aginduei erantzuten dietelako. Ez dago arrazoi biologikorik emakume bat arkitekto, aparejadore edo errementari izateko”.


Ildo horretan, Azuabarrena argia da: "Leku hori eman behar zaio emakumeari eraikuntzaren arloan, uste baitugu ez duela halakorik, eta aurrera doala esaten da, baina sektoreko gutxiengoa da oraindik ere. Emakume batzuek, zenbait lanpostutan, pixka bat gehiago egiten dute aurrera, baina obra mailan gabezia nabarmena dago oraindik”.

“Existitzen gara. Hemen gaude gaur, eta lan egiten dugu sektore honetan, asko gustatzen zaigulako, eta gizonen antzera egin dezakegula ikus dezatela. Beren alabek gure ikastetxean ikasi nahi dutela adieraziz deitzen duten familiei baiezko biribila eman nahi diegu: beren alabek tokia izango dutela. Nik erabat sinesten dut, eta topaketa honen bidez gizarte osoak ere hala pentsatzea nahi dugu”, azaldu du Alcerrecak xehetasunez. 

Txema Muñozek, bere aldetik, uste du “gaur egungo egoera, merkatu guztiak aldatzen ari diren inguruabar guztiak alde batera utzita, egokia dela sektorean emakumearen presentzia areagotzeko, langile kualifikatuak behar direlako eta emakumea ikusten ari delako oso aktibo garrantzitsu gisa kokatzen ari dela sektore horretako arlo guztietan”. 

Helburua: ekintzak lekukotzekin planteatzea


Pennese, berriz, hausnarketatik haratago doa eta gehiago lortu nahi du: “Helburua da, halaber, desberdintasunari aurre egiteko eta sektore horretan berdintasuna lortzeko ekintzak planteatzea. Hori ikusarazteko, lanbidean eraikuntza-maila desberdinetan aritzen diren emakumeen testigantzak izango ditugu, baina, bereziki, obran, alderdi horretan geratzen baitira, agian, aurreiritzi gehien”.

Zehazki, lehen urratsa dugu honakoa, ibilbide-hasiera: “Jardunaldi honetan espero duguna da berdintasunaren aldeko lehen ekitaldi bat izatea, emakumeek ikus dezaten posible dela lan mota jakin hori egitea, eta, beraz, animatu daitezela irteera hori beren bizitza profesionalean hartzera”, azpimarratu du Pennesek. 

Izan ere, Azuabarrenak adierazi du emakumeak “ikusi behar duela postu horietan gizonak bezain baliozkoa edo baliozkoagoa izan daitekeela. Beraz, uste dugu gizarteari, eta batez ere gazteei, erakutsi behar zaiela badirela gehiago, badirela agian inoiz planteatu ez diren aukerak. Leku batean islatuta ikus ditzatela, existitzen direlako, eta, gainera, batzen ari garela, konpenetrazioa dagoela eta taldean ari garela lanean. Eta irudi hori ikusten badute, seguraski errazago animatuko dira horrelako gauzak egitera”.


Juana Otxoa-Errarte pozik agertu da ekimen honekin, “baikorra eta inspiratzailea delako batez ere belaunaldi berrientzat eta Kataluniako Construïm Juntes proiektua horren isla delako. Nahiz eta gaur egun emakumeak oraindik erakutsi behar duen bere balioa sektore maskulinizatu honetan, iritsiko da eguna non ez den apartekoa emakumeak antzezlanean ikustea”.


Hala, EAGIko zuzendariak gehiago zehaztu eta bere lan-inguruneko adibideak kontatzen ditu: “Joan den astean enpresari batek esaten zidan bakoitzak bere lekua aurkitu behar duela obran, eta emakumeok gure tartea aurki dezakegu aukera ematen badigute”. 

Izan ere, emakumeen adibideak ikusezinak dira, baina badira. Ildo horretan, Azuabarrenak bere esperientzia kontatu nahi izan du: “Ni izan naiz gure elkargoko lehen emakume presidentea. Pentsatzen dut bigarrenak nik baino erraztasun gehiago izango dituela, eta iritsiko da unea non pertsona baloratuko duten, eta ez presidente gisa edo edozein postutan dagoen generoa. Horretara iristeko, naturalizatu egin behar da, eta existitzen delako adibidea eman”.


Adibideen bidetik jarraituz, Alcerrecak honako hau gehitu du: "EAGItik gustatuko litzaiguke eraikuntza-enpresek, gremioek, emakumeak kontratatzerakoan dituzten zalantzei buruz hausnartzea, aldagelen, gizonen giroaren eta abarren aitzakiarik ez jartzea. Arazo horiek beraiek jartzen dituzte, ez emakume kontratatuek. Arazoak izan beharrean, ikus dezatela zer abantaila ekar ditzakeen emakumeak obran. Nire esperientziaren arabera EAGIn, emakumeak dauden tailerretan, beti dago hezkuntza handiagoa lan-arloan, harreman pertsonalak hobetzen dira, gizonek berdin ikusten dituzte emakumeak. Horrelakorik ez da gertatzen denak gizonak diren gelatan”.

Horregatik guztiagatik, entitate horiek guztiek helburu bera nahi dute, Azuabarrenak hitz gutxitan laburbilduta: “Talentuak ez du generorik, eta hori arlo guztietara eraman behar dugu, bizitzaren alderdi guztietara, eraikuntza barne”.


Kontaktuak: Raquel López 629855934 / Aitor Azurki 665 724 752

Gipuzkoako EHAEOk hiriek eta arkitekturak pertsonen zainketei erantzuteko duten gaitasunaz eztabaidatzeko eta hausnartzeko zortzi aditu elkartuko ditu Donostian

Prentsa oharrak - 2022ko martxoaren 15an, asteartea

Hiri-kudeaketa hobetezeko I Jardunaldiak:Zainketen krisia. Nola erantzuten dute hiriek eta hiria osatzen duten eraikinek?

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduaren departamentuaren laguntzarekin, jardunaldi hauek martxoaren 17 eta 18an egingo dira Euskadiko Arkitektura Institutuan (EAI)
  • Irekiera ekitaldian parte hartuko dute Rafaela Romero diputatuak, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkaoko EHAEOren presidenteak, Josean Medina EAIko zuzendariak eta Claudia Pennese eta Itziar Rodríguez jardunaldien zuzendariek

 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduaren departamentuaren laguntzaren, Hiri-kudeaketa hobetzeko I Jardunaldiak antolatu ditu: Zainketen krisia. Nola erantzuten dute hiriek eta horiek osatzen duten eraikinek? Jardunaldiak martxoaren 17 eta 18an egingo dira Euskadi Arkitektura Institutuan (EAI), Donostian. Helburua da hiriek eta arkitekturak zaintzaren eta hauek bizi duten krisiaren inguruan erantzuteko gai ote direnaren inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea. Horretarako, jakintza-arlo desberdinetako zortzi aditu bilduko dira. Inaugurazio-ekitaldia ostegunean (martxoak 17) izango da, 10:00etan, eta honako hauek parte hartuko dute: Rafaela Romero, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatua; Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOren presidentea; Josean Medina, EAIko zuzendaria; eta Claudia Pennese eta Itziar Rodríguez, jardunaldietako zuzendariak.

 

Egun eta erdian zehar, hiru arkitekto, hiru soziologo, geografo bat eta politologo bat izango dira ezagutza-arlo desberdinetatik jardunaldien izenburuan planteatzen den galderari buruz hausnartzeko eta erantzuna emateko arduradunak. Saio bakoitza mahai-inguru batekin itxiko da, gainera. Jardunaldien ikuspegia holistikoa izan nahi badu ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegi feministatik planteatzen da. Hala, zenbait hitzaldietan egiturazko genero desberdintasunak direla-eta sexuak duen eragin bereizgarria aztertuko da.

 

Jardunaldietan parte hartzea doakoa izango da, baina Gipuzkoako EHAEOren webgunean aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.

 

IKUSI EGITARAUA

EZAGUTU HIZLARIAK

 


 

Informazio gehiago behar izanez gero, edota elkarrizketa bat hitzartzeko, jar zaitez gurekin harremanetan:

 

Gipuzkoako EHAEO
Komunikazio saila

Raquel López

Tel. 943 320 194 / 629 855 934

komunikazioa@coavngipuzkoa.eus

‘Arantzazu 70 urte’ erakusketa berriro zabaldu da eta Gipuzkoako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren egoitzan egongo da ikusgai

Prentsa oharrak - 2022ko otsailaren 17an, osteguna

Bisitariek martxoaren 31 arte izango dute aukera erakusketa ikusteko

Pasa den urtearen amaieran Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak Arantzazu 70 urte ekoitzi, zuzendu eta antolatu zituen D’Museoan, Mugak Euskadiko Nazioarteko III. Arkitektura Bienalaren baitan. Erakusketa hilabetez egon zen zabalik eta ehundaka pertsona pasa ziren ikustera. Piztu zuen interesa ikusita, erakusketa egokitu egin da eta zati bat Gipuzkoako EHAEOren egoitzan egongo da ikusgai, martxoko azken egunera arte. Luis Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oízar arkitektoen en plano originalekin egindako panelez gain, Arantzazuko atmosfera irudikatu du komisario taldeak ikus-entzunezkoen bidez, bisitan zehar bisitariei lagunduko diena.

Bestalde, Gipuzkoako EHAEO liburutegian exekuzio-proiektuaren kopia originala dago ikusgai.

Erakusketa martxoak 31 arte egongo da zabalik honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara.

 


Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

 

EHAEO (Gipuzkoa)
Komunikazio Saila

Raquel López

komunikazioa@coavngipuzkoa.eus

tel: 943 320 194 / 629 855 934

Arkitektura eta feminismoaren inguruan hausnartzeko mahai-inguru bat antolatu du Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak ostiral honetarako

Prentsa oharrak - 2022ko otsailaren 09an, asteazkena

Ekitaldi hau ’12 hilabete 12 emakume-arkitekto’ zikloaren itxiera ekitaldian kokatzen da, Euskadiko Arkitektura Institutuan egingo dena (Donostian)

 Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak mahai-inguru bat antolatu du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegi feminista lanbide arkitektonikoan txertatzeari buruz hausnartzeko helburuarekin. Ekitaldia ostiralean (otsailaren 11n) izango da, 13:00etatik 15:00etara, Euskadiko Arkitektura Institutuan (EAI), eta honako hauek parte hartuko dute: Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria; Marijose Tellería, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria; Arantza Campos UPV/EHUko Emakume eta Gizonen arteko berdintasuna. Berdintasun eragilea masterreko zuzendari ondokoa eta Lucía C. Pérez, arkitekturan doktorea eta Zaragozako Unibertsitateko irakasle titularra. Hizlariekin batera izango dira Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOko lehendakaria; Josean Medina Murua EAIko zuzendaria eta Claudia Pennese, Gipuzkoako EHAEOeko kidea. Mahai ingurua azken hiru urteotan Gipuzkoako EHAEOak antolatu duen 12 hilabete 12 emakume-arkitekto zikloaren itxiera-jardunaldiaren barruan kokatzen da, abenduan egitea iragarrita zegoena, baina  atzeratu egin behar izan zena osasun-egoerarengatik.

Parte-hartzea doakoa da, baina toki-kopurua mugatua da; beraz, aldez aurretik izena eman beharko da Gipuzkoako EHAEOren web orrian (www.coanvss.org). Ekitaldiaren ondoren, mokadutxo bat eskainiko da.

12 hilabete 12 emakume-arkitekto 2018an jaio zen, Gipuzkoako emakume arkitektonikoen agertoki eta bozgorailu izateko eta haien lana eta kezkak ezagutarazteko. Urte hauetan zehar, hogeita hamar arkitektok baino gehiagok erantzun diote Gipuzkoako EHAEOren deiari, eta beren esperientzia pertsonal eta profesionala partekatu dute. Ekimen honen arrakasta eta emaitzak ikusita, hemendik aurrera Araba, Bizkaia eta Nafarroako EHAEOren ordezkaritzetako jardueren agendetan ere sartuko da. Beraz, martxotik aurrera 12 hilabeteko zikloa ibiltaria izango da, eta agertokia desberdina izango da hilero, nahiz eta eskema klasikoari eutsiko zaion: hileko hirugarren ostiralean bi arkitekto gonbidatuk beren esperientziaz hitz egingo dute, parte hartzen duen publikoarekin luntx bat partekatzen duten  bitartean.  Beraz, ostiral honetako hitzorduan ‘12 hilabete  12 emakume-arkitekto Gipuzkoa’ arkitektoak agurtuko da, eta ongietorria emango zaio ziklo berriari, parte-hartzaile berri batzuk aurkeztuko direlarik.

Arkitektura gizartearentzat

Prentsa oharrak - 2022ko urtarrilaren 31an, astelehena

Lluís Comeron, Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Nagusiko (CSCAE) presidentea, zendu zen, bat-batean, aurreko astean.

Berak irudikatzen zuen lanbidearen onena. Asmo ugari zituen: ikusaraztea arkitektoak gizartearen zerbitzura daudela eta giza jardueren habitata sortzeko ardura dutela; etxebizitza eskuragarria eta erosoa bultzatzea, hiri eder eta funtzionalekin; eta kalitatezko arkitektura sustatzea eta babestea, dituen erantzukizunei helduta. Belaunaldi gazteen indarrean sinesten zuen. Arkitektura interes orokorreko ondasun gisa aitortzearen alde lan egin zuen, Arkitekturaren Kalitateari buruzko Legearen garapena babestuz, besteak beste. Lege hori lege-proiektu gisa onartu zen Ministroen Kontseiluan, eta gaur egun Legebiltzarrean izapidetzen ari da. Bere agintepean, CSCAEren hautagaitzak lortu zuen etxebizitza duin eta egokiari buruzko Arkitektoen Nazioarteko Batasunaren (UIA) 2022ko Foroa Madrilen ospatzea, baita UIAren 2026ko Kongresua ere, Bartzelona Arkitekturaren munduko hiriburu izendatuz.

Gure lanbidea bakarra, bizia eta integrala zela ulertzen zuen, arkitekturak barne hartzen dituelako sorkuntza, teknika eta humanismoa; hau da, arkitekturak ardura osoa bere gain hartzen duelako.

Gure lehendakariaren heriotza galera handia da. Lanbidearen onena ordezkatzen zuen arkitektoa.

Patxi Chocarro

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Dekanoa

‘Arantzazu, 70 urte’ erakusketak arkitektura aldarrikatzen du Gipuzkoako sare artistikoaren bultzatzaile gisa

Prentsa oharrak - 2021ko urriaren 29an, ostirala

▪         Gaur goizean aurkeztu da D 'Museoan. Bertan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak antolatuta, bihartik azaroaren 30era arte egongo da zabalik.

▪         Erakusketak Luis Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoen lana nabarmentzen du, eta Gipuzkoako XX. mendeko sare artistikoaren eraikuntzan izan duen papera balioesten ditu.

▪         ‘Arantzazu, 70 urte’ ekimenaren inguruan hainbat jarduera antolatu dira, tartean hitzaldi bat eta tailer bat egongo dira.

▪         Gaur arratsaldean inaugurazio mahai-ingurua egingo da Euskadiko Arkitektura Institutuan.

 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ‘Arantzazu, 70 urte’ erakusketa aurkeztu du gaur, ostirala, hilak 29, Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan. Donostiako Alde Zaharrean kokatuta dagoen D 'Museoan instalatuta dago erakusketa, eta azaroaren 30era arte bisitatu ahal izango da.

Erakusketaren helburu orokorra Enrique Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oizaren arkitekturari errekonozimendua ematea da, Gipuzkoako XX. mendeko talde artistiko adierazgarrienaren bultzatzaile gisa. Aurkezpenean parte hartu dute Edorta Kortadi D 'Museoko zuzendariak, José Ángel Medina Murua Mugak/- Bienalaren komisarioak eta Juana Otxoa-Errarte EHAEOko lehendakariak. Bertan izan dira halaber, Carmiña Dovale, Álvaro E. Olaiz, Emilio Varela, Estanislao Fernández eta Víctor Aspe komisarioak. Era berean, Enrique Arenas Laorga arkitektoa eta Luis Laorgaren biloba eta Jokin Lizasoain arkitekto eta ikertzailea izan dira. Horiek guztiek mahai-inguru batean parte hartuko dute gaur arratsaldean, 18: 00etan, Euskadiko Arkitektura Institutuan, inaugurazioa dela eta. Bertan, Marisa Sáenz Guerra arkitektoak eta Francisco Javier Sáenz de Oizaren alabak ere parte hartuko dute.

 

Obra monumental baten memoria

Arantzazuko Basilikaren 70. urteurrena ospatzen da aurten, eta horregatik antolatzen du erakusketa EHAEOak. Abiapuntua EHAEOren artxiboan zegoen jatorrizko egikaritze-proiektuaren kopia izan da. Memorian bertan aipatzen den bezala, “dokumentu hori 1950. urtean Luis Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoek irabazitako lehiaketara aurkeztu zen aurreproiektuaren garapena da”.

Jatorrizko planoen eta erakusten den memoriaren bidez, erakusketa bisitatzen dutenek arkitektoek obra hau proiektatzeko orduan nola pentsatzen eta sentitzen zuten ezagutuko dute, baita gainerako aktore protagonistekiko harremana nolakoa izan zen ere: frantziskotar sustatzaileak, margolariak, eskultoreak eta arkitekto teknikoak. Erakusketak zati birtual bat ere badu, Oñatira bidaiatzeko eta basilika hainbat angelutatik ikusteko. Erakusketa azaroaren 30era arte bisitatu ahal izango da D 'Museoan ondorengo ordutegian: 10:30etatik 14:30etara eta 17:00etatik 19:00etara (larunbatetan 18:00ak arte) eta igandeetan 13:30etatik 19: 00etara.

Erakusketa egiteko, birziklagarriak diren paperezko eta kartoizko materialak erabili dira. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailak eta D 'Museoak utzitako hainbat beira-arasa eta erakustoki kustomizatu dira, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.

 

Ekintza osagarriak

Erakusketarekin batera, beste jarduera batzuk egingo dira: zehazki, hiru hitzaldi eta tailer bat, Euskadiko Arkitektura Institutuan. Azaroaren 17an, Felix Maraña historialari eta kazetariak ‘Poesia eta poetak, Arantzazuko beste arkitektoak’ hitzaldia eskainiko du. Azaroaren 18an, Elena Martinen txanda izango da, Arte Ederretan doktorea eta Oteiza eta Arantzazuri buruzko tesi baten egilea. ‘Oteiza Arantzazun: helburu estetiko, erlijioso, sinboliko eta soziala’ hitzaldia emango du. Azaroaren 19an Javier González de Durana historialari eta Arte Ederretako aholkulariak ‘Arantzazu: arkitektura, mitoa eta politika’ hitzaldia emango du. Hitzaldi guztiak 18: 00etan hasiko dira eta bakoitzaren ondoren, Carmiña Dovale arkitekto eta erakusketaren komisarioak moderatutako mahai-inguru bat egongo da. Azkenik, azaroaren 20an, ‘Arantzan...Zu?’ tailerra egingo da, Maushausen eskutik. Jarduera horiek guztiak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena eman behar da, webgunean adierazten den bezala.

 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bihar, ostirala, ‘Arantzazu 70 urte’ erakusketa irekiko du

Prentsa oharrak - 2021ko urriaren 28an, osteguna

Bihar, urriak 29, ostirala, ‘Arantzazu 70 urte’ erakusketa irekiko da, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Mugak/ Bienalaren barne antolatuta. Donostiako Alde Zaharreko D’Museoan dago instalatuta eta arkitekturaren garrantzia aldarrikatzen du, XX. mendeko Gipuzkoako multzo artistiko adierazgarrienetako baten motor gisa, Arantzazuko Andre Mariaren Basilika.

 

Data

Urriak 29, ostirala

Ordua

12:00

Parte-hartzaileak

Edorta Kortadi. D’Museoaren zuzendaria.

José Ángel Medina Murua. Mugak/ 2021en komisarioa.

Juana Otxoa-Errarte. EHAEOren Gipuzkoako delegaritzaren lehendakaria.

Carmiña Dovale. Erakusketaren komisarioetako bat.

Lekua

D’museoa (Elizbarrutiaren Museo ohia).

31 de Agosto kalea, 46 (Donostiako Alde Zaharra)

Gipuzkoako EHAEOk Donostiako atari entzutetsuenei buruzko erakusketa eta bisita gidatu bat antolatu ditu igande honetarako

Prentsa oharrak - 2021ko irailaren 30an, osteguna

  • Ondare atariak, irisgarri eta inklusiboak? Izenburupean, Ondarearen batzordeko kideak gidatuko dituzte ekintza hauek

  • Bisita gidatuak 10:00etan aterako dira Gipuzkoako EHAEOren egoitzatik, eta erakusketaren inaugurazioa 12:00etan egingo da

Ondare irisgarri eta inklusiboa lemapean Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak erakusketa bat eta bisita gidatu bat antolatu ditu igande honetarako. Ondare atariak, irisgarri eta inklusiboak? izenburua duen ekimen honetako parte hartzailek, Donostiako atari entzutetsuenen xehetasunak ezaguzeko aukera izango dute. 10:00etan eta 12:00etan egingo dira ekintzak eta Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOeko presidenteak, Juan Martín Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko zuzendariak eta batzorde bereko kideek parte hartuko dute.

Bisita gidatuak 10:00etan aterako dira Gipuzkoako EHAEOren egoitzatik (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia), eta Ondarean batzordeko kideek egingo dituzte gida lanak. 12:00etan, erakusketaren inaugurazioa egingo da Gipuzkoako EHAEOren presidenteaaren eta Ondarearen batzordeko zuzendariaren parte-hartzearekin. Erakusketa urriak 27 arte egongo da ikusgai Gipuzkoako EHAEOean honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00etara.

Jardunaldi hauek herritar guztientzako dira eta parte hartzea doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea Gipuzkoako EHAEOren wegunean, lekuak mugatuak baitira.

 

Ekintza honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko laguntza du.


 

 Informazio gehiago edota elkarrizketa bat nahi  izanez gero, jar zaitez gurekin harremaneta:

 

Raquel López Viña

Komunikazio Saila | Gipuzkoako EHAEO

Tel. 943 320 194 / 629 855 934

komunikazioa@coavngipuzkoa.eus

www.coavnss.org

 

9-tik 16-ra guztira: 82

Informazio gehiago nahi baduzu, edota arkitekto edota zuzendaritza batzordeko kideren batekin elkarrizketa bat hitzartu, jarri zaitez gurekin harremanetan:

Komunikazio saila
comunicacion@coanvss.org
telf.: 943 320 194

Gipuzkoako EHAEO
Frantzia pasealekua, 11
20012 Donostia-San Sebastián

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

03 - 30

12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Maivi Morrás - Andrea García Lekua: EHAEO Bizkaia. Mazarredo Zumardia, 69-71 (Bilbo) / Streaming zuzenean Ordua: 18:30 2023ko martxoaren 30an, osteguna

05 - 04

Hitzaldia Pepa Bojó: Berdintasuna sustatzen duen "egiteko modu" bat dago. Feminismoaren ekarpenak Lekua: Gipuzkoako EHAEO. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia Ordua: 19:00 2023ko maiatzaren 04an, osteguna

Twitter