Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Aholkularitza: galderak eta erantzunak

¿EITak zer erregulatzen du EAEn?

  • Azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duena, 2012-12-14an argitaratua.
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urriaren 15eko AGINDUA, Euskal Autonomia Erkidegoko EIT arautzen duen 241/2012 Dekretuaren II eta III eranskinak aldatzen dituena, 2013-11-18an argitaratua.
  • Maiatzaren 20ko 80/2014 DEKRETUA, Euskal Autonomia Erkidegoan EIT arautzen duen 241/2012 Dekretua aldatzen duena, 2014-05-30ean argitaratua.

Zer da EIT?

Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa teknikari eskudunak eraikinari egiten dion ikusizko ikuskapena da, helburu hauekin:

1.    Eraikinaren mantentze-egoera ebaluatzea. Eraikinean antzemandako akatsak eta gabeziak ezagutze aldera, haren ustezko kausak agerian utziz eta eraikinaren egituraren mantentze-, segurtasun-, iragazgaiztasun-, eta egonkortze-lanetarako irizpideak proposatuz, baita hasiera batean egin beharreko obrak aditzera ematea ere.

2.    Diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzak ebaluatzea, minusbaliotasunak dituzten pertsonak eraikinera sartu eta hura erabil dezaten. Eraikinean arrazoizko doitzeak egon daitezkeen edo ez ezarrita utziz, haien asebetetzerako.

3.   Eraikinaren eta haren instalazioen inguratzailearen baldintzak balioestea, energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten parametroen ikuspegitik, eraikinaren energia-eraginkortasuna ziurtatzeko helburuarekin, edukiarekin, eta indarreko araudiak harentzako ezarritako prozedura bidez.

Nork du EIT egiteko betebeharra?

Eraikinei EIT egiteko betebehar formala haien jabe diren pertsona fisikoei edo juridikoei edo herri administrazioei dagokie.

Ikusi gehiago...

Kontsulta egin iezaguzu

EITri buruzko kontsultarik egin nahi badiguzu, bete ondoko inprimakia eta bidal iezaguzu, lehenbailehen erantzun diezazugun. Kontsulten erantzunak atal honetan bertan agertuko dira.

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

03 - 30

12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Maivi Morrás - Andrea García Lekua: EHAEO Bizkaia. Mazarredo Zumardia, 69-71 (Bilbo) / Streaming zuzenean Ordua: 18:30 2023ko martxoaren 30an, osteguna

05 - 04

Hitzaldia Pepa Bojó: Berdintasuna sustatzen duen "egiteko modu" bat dago. Feminismoaren ekarpenak Lekua: Gipuzkoako EHAEO. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia Ordua: 19:00 2023ko maiatzaren 04an, osteguna

Twitter