Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Arkitektura Bienalaren baitan, Gipuzkoako EHAEOk 'Arantzazu 70 urte' erakusketa antolatu, D'Museoan egongo dena ikusgai azaroan zehar

Berriak - 2021ko urriaren 27an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Euskadiko Nazioarteko III. Arkitektura Bienalaren baitan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzak Arantzazu 70 urte erakusketa ekoiztu eta zuzendu du, eta azaroan zehar bisitatu ahal izango da D'Museoan (doako sarrera). 

Inaugurazio-ekitaldia urriaren 29an 18:00etan egingo da,  Euskadiko Arkitektura Institutoan egingo den mahai-inguru batekin. Honako hauek parte hartuko dute: 

  • Enrique Arenas Laorga, arkitektoa eta Luis Laorgaren biloba. 
  • Marisa Sáenz Guerra, arkitektoa eta Francisco Javier Sáenz de Oíza arkitektoaren alaba
  • Jokin Lizasoain, arkitektoa eta ikertzailea
  • Juan Ignacio Larrea, frantziskotarra eta Arantzazazu basilikako zaindaria
  • Moderatzailea: Carmiña Dovale, arkitektoa eta komisario-taldeko kidea 

Erakusketari buruz
Oñatiko Arantzazuko Amaren basilikaren obren 70. urteurrena betetzen den honetan, Gipuzkoako EHAEOk erakusketa hau antolatu du honako helburuarekin: Luis Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oízaren obra hau balioan jartzea, Gipuzkoan XX. mendeko arte-multzo adierazgarrienaren motortzat jo daitekeena.
Erakusketak bi zati ditu: alde batetik Gipuzkoako EHAEOean exekuzio-proiektuaren kopia originalaren planoak, memoriak etab. egongo dira ikusgai; bestalde, erakusketa birtual baten bidez Oñatira bidaiatu ahal izango da eta basilika ikuspuntu desberdinetatik ikusi ahal izango da.

Inaugurazio ekitaldirako sarrera doakoa da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da.

INAUGURAZIORAKO IZEN-EMATEA


Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:30-14:30 / 17:00-19:00
Larunbatetan: 10:30-14:30 / 17:00 - 18:00
Igandeetan: 13:30 - 19:00


 

Ekintza osagarriak

Bestalde, eta erakusketa honen baitan zeinbait ekintza osagarri antolatu dira: 3 hitzaldi eta tailer bat. Guztiak Euskadiko Arkitektura Institutoan egingo dira:

  • Azaroak 17: La poesía y los poetas, los otros arquitectos de Arantzazu, Félix Maraña historialari eta kazetariarekin. IZEN-EMATEA
  • Azaroak 18Oteiza en Arantzazu: propósito estético, religioso, simbólico y social. Elena Martín, Arte Ederretan doktorea eta Oteiza eta Arantzazuren inguruko tesiaren egilea. IZEN-EMATEA
  • Azaroak 19: Arantzazu: arquitectura, mito y política. Javier González de Durana, historialaria eta Arte Ederren aholkularia, besteak beste. IZEN-EMATEA

Hitzaldi guztiak 18:00etan hasiko dira, eta hitzladi bakoitzaren ondoren mahai-inguru bat egingo da Carmiña Dovale arkitektoak gidatua.

  • Azaroak 20: Arantzan…Zu?  Tailerra Maushausek gidatua. Ordutegia: 11:30 - 13:30 (lekuak mugatuak izango dira). IZEN-EMATEA

Ekintza hauetan parte hartzea doakoa izango da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da.  


 

Gipuzkoako EHAEOk Lankidetza eta garapena proiektuak finantzatzeko 3.000 € emango ditu

Berriak - 2021ko urriaren 07an, osteguna - 0 Iruzkinak

 

Gipuzkoako EHAEOk Lankidetza Garapeneko proiektuak laguntzeko 2021eko deialdia zabaldu du. Guztira, 3.000 €ko laguntza emango du elkargokideek aurkezten dituzten  proiektu bat edo gehiago finantzatzeko.

Aurkezten diren proposamenak arkitektura, etxebizitzak, azpiegiturak, nekazaritza, ingurumena, hiri-garapena, landa garapena… bezalako gaiak aintzat hartuko ditu, eta ingurumena errespetatzen duten eta sustatzen duten lekuko garapen ez dependientea, parte-hartzailea eta jasangarria sustatzen duten proiektu integralak izan beharko dute.

Berritasun moduan, aurtengo deialdira aurkezten dire proposamenek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza ekiditeko, batik bat ingurune zaurgarrietan, berariazko ekintzak proposatu beharko dituzte.  

Proposamenak aurkezten dituen pertsonak, ezinbestean  Gipuzkoako EHAEOko elkargokidea izan behar du.  Proiektua garatuko duten erakundeek ezingo dituzte zuzenean proposamenak aurkeztu.  

Proposamenak aurkezteko, oinarrietantxertatuta dagoen txantiloia bete behar da eta Idazkaritzara bidali posta elektroniko bidez: idazkaritza@coavngipuzkoa.eus

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 12an amaitzen da

Gipuzkoako EHAEOak Donostiako Portu Eraikina DOCOMOMO plaka batekin nabarmendu du

Berriak - 2021ko urriaren 07an, osteguna - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkartizak Donostiako Portu eraikina nabarmendu zuen atzo DOCOMOMO plaka batekin. Luis Tolosa Amibiliak 1943an proiektatu zuen eraikin hau duela gutxi birgaitua izan zen, eta 1925 eta 1965 urteen artean eman zen Mugimendu Modernoaren adibide esanguratsua da.

Ekitaldiari Euskadiko Arkitektura Institutuan eman zitzaion hasiera, eta bertan, Tomás Valenciano arkitektoak (VAUMM arkitektura eta hirigintza), eraikinak izandako birgaiketaren inguruko xehetasunak eman zituen: “Eraikinak erabilera berriei erantzuten die, bai publiko eta pribatuei, eta Luis Tolosaren egitura originala mantendu da, argiaren erabilerarekin nabarmentzen dena.” Aurkezpenaren ondoren, ekitaldiak portuan jarraitu zuen.

Hitza hartu zuen lehenengoa Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOren presidentea izan zen: “Aitortza hau Arkitekturaren Mundu Egunerako egitarauan kokatzen da. Aurtengoan, birgaitzearen eta hiri-berroneratzearen garrantzia azpimarratzea genuen helburu eta horregatik nabarmendu nahi izan dugu birgaitutako eraikin bat, bizirik mantentzen dena”. Ondoren, Edurne Egañak (EKPko zuzendaria) hartu du hitza eta pozik agertu zen urte askoren ondoren Portu Eraikinaren proiektua errealitate bat delako, “erabilera eta behar berriei erantzuten diena eta Donostiako portu-ekintzak hartzen dituena”. Miren Garmendia (Arrantzaleen Kofradia) ere emaitzarekin kontent zegoela adierazi zuen “arrantzaleen lana ikusarazten eta gizarteari gerturatzen jarraituko dugulako hemendik”. Ondoren, Ana Azpiri historialari eta Luis Tolosaren biografiaren koordinatzaileak hitz egin zuen, eta Tolosak bere lanetan erakusten zuen sentsibilitatea nabarmendu zuen. Azkenik, Luis Tolosaren semeak, bere familiartekoen inguratua zegoena, hartu zuen hitza eta eskerrak eman zituen aitortza honengatik.

Mintzaldi guztien ondoren, eraikinean plaka ezarri zuten Juana Otxoa-Errartek eta Estanislao Fernández Narbaizak, Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen Batzordearen izenean. Plakan, egilearen izena eta dataz gain, QR kode bat agertzen da, eta bertatik eraikinaren fitxara eta sartu daiteke.

Besteak beste, ekitaldian Jon Chavarri Donostiako Udaleko Hirigintza Sostengagarriko zuzendaria eta Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko kideak egon ziren.

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

Gaur, Arkitekturaren Mundu Eguna

Berriak - 2021ko urriaren 04an, astelehena - 0 Iruzkinak

 

Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da. Hori horrela, eta lehengo astean komunikatu genuen bezala, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala bi ekintza ditu antolatuak egun honen inguruan:

 

  • Gaur, urriak 4, “Opengela proiektua ezagutuz” txangoa Bilbo eta Eibarrera. INFORMAZIO GEHIAGO.
  • Asteasteazkenea, urriak  6: DOCOMOMO plaka ezarriko dugu Donostiako Portu eraikinean. INFORMAZIO GEHIAGO

 

Bestalde, gaur publiko egiten den CSCAEren manifestuarekin bat egiten dugu, eta horregatik, hori horrela honekin batera bidaltzen dizugu.

Arkitekturaren Mundu Eguna: Gipuzkoako EHAEOak birgaitzearen prozesua jarriko du balioan

Berriak - 2021ko irailaren 24an, ostirala - 0 Iruzkinak

Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da. Hori horrela, Gipuzkoako EHAEOak eraikinen birgaitzea eta hiri berroneratzearen garrantzia azpimarratzeko helburua duen egitarau bat prestatu du, Europatik egin den apustu bera Next Generation EU funtsekin. Horretarako, bi ekintza antolatu ditu:

1) Urriaren 4rako bisita gidatu bat antolatu du Otxarkoaga (Bilbo) eta Txontako (Eibar) Opengeletara, eraikinen birgaitze prozesu osoan zehar auzokideei lagunduko dien auzo-bulegoak ezagutzeko.

2) Urriaren 6an DOCOMOMO plaka bat ezarriko da berriki birgaitu den Donostiako Portu Eraikinean (Portaviones), Luis Tolosarena eta Mugimendu Modernoaren Arkitekturaren adibide esanguratsua.


Jarduera hauek arkitekto zein publiko orokorrarentzat daude pentsatuak. Parte hartzea doakoa izango da, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da:

 

GUIADA OPENGELA BISITA GIDATUA: EGITARAUA + IZEN-EMATEAK

DOCOMOMO PLAKAREN EZARTZEA: EGITARAUA + IZEN-EMATEAK

12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Cristina Arcauz - Monika Benko

Berriak - 2021ko irailaren 08an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Udarako oporrak pasata, 12 hilabete 12 emakume-arkitekto zikloaren topaketa berri bati ekingo diogu! Cristina Arcauz eta Monika Benko izango ditugu hizlari. 30 urtetik gora daramatzate lanean, eta bi hamarkada baino gehiago elkarlanean... beraz, lankideak izateaz gain lagunak ere badira. Tabakaleraren eraikina edota Miramar jauregiak ez dute sekreturik bi emakume hauentzat... beraien eskutik ezagutu nahi?

Iraileko topaketa honetan, bi emakume arkitekto hauen esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu. 

Ekitaldia irailaren 17an, ostirala, 13:00etatik 15:00etara izango da, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan, eta aurrez aurre (leku mugatuak 12 arte) edo streaming bidez parte hartu ahal izango da.


Aurretik izena ematea, ezinbestekoa.

 

Jazzaldia 2021

Berriak - 2021ko uztailaren 12an, astelehena - 0 Iruzkinak

2021eko JAZZALDIKO IRABAZLEAK:

  1. Amaia Arana Corral (6 pertsona): Uztailak 21
  2. Alex Astudillo Larraz (6 pertsona): Uztailak 24
  3. José Miguel rico Martínez (5 pertsona): Uztailak 22
  4. Olatz Albors Iruretagoiena (5 pertsona): Uztailak 23
  5. Joaquín Pereira Cendan (5 pertsona): Uztailak 25

Erreserba:

  • Daniel Rincón Areitio

ZOZKETAREN ZIURTAGIRIA

ZOZKETAREN BIDEOA


 

Gipuzkoako EHAEOean elkargokideak diren pertsona, 56. Jazzaldian (uztailak 21-25 bitartean) Trinitate plazan eskainiko diren kontzertuekin gozatzeko aukera izango da Gastronomiazko Euskal Anaiartertik, betiere osasun krisiak erangidako neurriak  hartuta. IKUSI PROGRAMA

COVID-19ak eragindako egoera dela eta, aurten ere ez da barra zerbitzurik egongo terrazetan. Hori horrela, Munibe Jangelan afaltzeko mahaia erreserbatuz bakarrik joan ahal izango da. Hauek dira baldintzak:

  • Egun bakoitzerako, mahai bat eskatu ahal izango dugu Elkargotik, eta mahai bakoitzean gehienez 6 pertsonentzako lekua egongo da.  
  • Menu bakoitzaren prezioa 35 €koa izan da pertsonako (edariak ez daude barne), eta egun bakoitzean bi menuren artean aukeratu ahal izango da, erreserba egitean aukeratu beharko dena. IKUSI MENUAK.
  • Mahaia erreserbatu duen elakargokideak, eskatu dituen menuen ordainketa egiteko ardura hartzen du. 
  • Terrazetara ateratzean ezingo dira aulkiak atera, pertsonen arteko segurtasun-tartea errespetatu beharko da, maskara jarrita egon beharko da eta isiltasuna mantendu beharko da.  


Jazzaldiaren egunetarako mahaiaren erreserbarako zozketan parte hartu nahi duten elkargokideek formularioa bete beharko dute. Parte hartzeko azken eguna uztailak 16 , 12:00etan izango da, eta  uztailaren 19an irabazleen izenak argitaratuko ditugu  sarrera honetan bertan.

OHARRA: Mahaia bi pertsona-talderekin partekatu ahal izango da, betiere mahaikideen kopurua (6 pertsona) gainditzen ez bada. Kasu horietan, mahai berean bada ere, bi taldeak bereizteko neurriak jarriko dira. 

12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Miriam Varela - Carmiña Dovale

Berriak - 2021ko uztailaren 09an, ostirala - 0 Iruzkinak

12 hilabete 12 emakume-arkitekto zikloaren topaketa berria! Miriam Varela eta Carmiña Dovale izango dira udako oporren aurreko azken topaketaren protagonistak. Ikerketa, lanbidea.... eta askoz ere gauza gehiago dituzte amankomunean bi arkitekto donostiar hauek. 

Otxarkoagako auzunea eta Chillidaren gaiak hitzaldian egongo, bi hizlariek sakonki ikertu baitituzte. Baina baita ere bemakume eta arkitekto gisa bizitzari buruzko euren ikuspegiaren inguruan hitz egingo dute. 

Ekitaldia uztailaren 23an, ostirala, 13:00etatik 15:00etara izango da, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan, eta aurrez aurre (leku mugatuak 12 arte) edo streaming bidez parte hartu ahal izango da.


Aurretik izena ematea, ezinbestekoa.


HIZLARIEI BURUZ

Miriam Varela Alonso. Donostian jaio zen (1980), eta hiri honetan arkitektura-ikasketak Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan egin zituen (2005). Unibertsitate bereko arkitekto doktorea (2017), Ocharcoaga. el polígono de las flores amarillas doktore-tesiarekin Cum Laude aipamena lortu baitzuen.

Gaur egun, 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadetako bizitegi-poligonoen etxebizitzaren eta hiri-birsorkuntzaren inguruko ikerketa-lanak egiten ari da, eta “Otxar Active Frontage” proiektua gauzatzen ari da, ZTBP 2020ko hiri-habitataren proiektu berritzaileetarako laguntzen barruan.

Antón Pagola arkitektura- eta hirigintza-estudioko XLark-en bazkide sortzailea da, eta 2006az geroztik elkartuak dira. Arkitektura-, hirigintza-, paisaia- eta diseinu-proiektuak garatzen ditu. Ohorezko Laguntzailea I Proiektuetan DAGET-ETSASSen (EHU) (2006-2010). Anton Pagolaren azterketan lan egin du 2001-2005az geroztik.

Carmiña Dovale Carrión (Donostia, 1982). Arkitektura ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Arkitekturako Goi Eskolan, eta Estrategias formales en el lenguaje compositivo de Eduardo Chillida doktore-tesia ere egin zuen bertan.

2020an Geometría del orden: Estrategias formales en el lenguaje compositivo de Eduardo Chillida liburua argitaratu zuen, Eunsa argitaletxearekin.

2008tik, bere ikerketa-jarduera irakaskuntzarekin bateratzen du, eta, horrez gain, beste arte-diziplina batzuetan ere jarraitzen du, hala nola musikan.


HELBURUA

12 hilabete 12 emakume-arkitekto Gipuzkoako EHAEOren Kultura | Gizartea sailak antolatzen du, eta emakume arkitektoen agertokia eta bozgorailua izan nahi du. Jardunaldi hauen helburua da emakume arkitektoak eta euren lana ikustaraztea eta jakin-nahia ezagutzea.


HURRENGO HITZALDIAK

Bestalde,  datozen hilabeteetan honako topaketak daude aurreikusiak. Unean une, horien berri emango dugu.

Irailak 17 : Cristina Arcauz - Monika Benko
Azaroak 19: Pilar Amenabar-  Jone Miner

33-tik 40-ra guztira: 274

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

03 - 30

12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Maivi Morrás - Andrea García Lekua: EHAEO Bizkaia. Mazarredo Zumardia, 69-71 (Bilbo) / Streaming zuzenean Ordua: 18:30 2023ko martxoaren 30an, osteguna

05 - 04

Hitzaldia Pepa Bojó: Berdintasuna sustatzen duen "egiteko modu" bat dago. Feminismoaren ekarpenak Lekua: Gipuzkoako EHAEO. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia Ordua: 19:00 2023ko maiatzaren 04an, osteguna

Twitter