Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Gipuzkoako EHAEOk ondare eraikiaz gozatzeko birgaitzearen beharra aldarrikatuko du, eta, aldi berean, Mugimendu Modernoaren arkitektura balioan jarriko du

Berriak - 2022ko irailaren 28an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Gipuzkoako EHAEOk ez du hitzordura huts egin nahi izan. Aurtengo egitarauarekin eraikitako ondarea birgaitzeko beharra aldarrikatu nahi du Gipuzkoako EHAEOk, arkitektura gozatu eta bizitzeko eta pertsonen bizitza hobetzeko. Aldi berean, 1935 eta 1965 urteen artean eman zen Mugimendu Modernoaren arkitektura nabarmendu nahi du. Beraz, aurten bi jarduera antolatu dira egun hau ospatzeko: Pablo Zabalo donostiar arkitektoak egin eta Fernando Ruiz Lacasa arkitektoak birgaitu duen eraikin arrazionalistari buruzko bideo mapping proiekzioa, Donostiako Ramón María Lili kaleko 8 eta 9an kokatua dagoena. Beste jarduera Zarauzko Vista Alegre dorrean DOCOMOMO plaka bat jartzea izango da, Juan Manuel de Encío Cortazar eta Luis Peña Ganchegui arkitektoek egina.


Urriak 3 eta 4ean 21:30 eta 23:30ak artean bideo mapping proiekzio bat emango da Donostiako Ramón María Lili 8 eta 9 zenbakietan kokatua dagoen eraikinean (Equitativa ondoan). Eraikin arrazionalista garbia da, Pablo Zabalo donostiar arkitektoak diseinatu zuena 1935ean, baina gerra zibilaren ondorioz ezin izan zen 1952ra arte bukatu. 2020an, Fernando Ruiz Lacasa arkitektoa arduratu zen eraikinaren birgaitze energetikoaren esku-hartzeaz, Kursaal Taldearen partaidetzarekin. Proiekzio horren bidez, eraikin enblematiko honen historia kontatuko da, oso modu ikusgarrian: obraren hasieratik 1930eko hamarkada aztoratuan aurre egin behar izan zitzaien egoeratatik abiatuta, 2021ean amaitu zen birgaitze-obraren esku-hartzeraino. Arrakasta kasu bat, non ondarearen mantentzea bat datorren eraikinaren birgaitzearekin, energia-hobekuntzarekin erabilera erosoagoa eta jasangarriagoa lortuz eraikinaren erabileentzako. (Ezagutu eraikinaren historiaren xehetasunak Fernando Ruiz Lacasak idatzi duen artikulu honetan).

IKUSI TRAILERRA.

Ángel Sandimas artista nafarrak egin du ikus-entzunezko ekoizpena, 20 urte baino gehiago daramatzanak nazioarteko animazio digitaleko proiektuetan lanean, eta sari eta izendapen ugari jaso dituenak. Besteak beste, Moskuko Circle of Light nazioarteko jaialdirako egin zuen bideo-mapping proiektua azpimarratu daiteke, edota Iruñeako Udalarentzat egin zuen Le Souvernir d’AVA, beste askoren artean (ikusi bere ibilbidea www.angelsandimas.com-en).

Proiekzioak arrakasta izan dezan eta herritarrek ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dezaten, hiriko argiak itzali eta Ramon Maria Lili pasealekuko trafikoa itxiko da emanaldiak irauten duen bitartean. Ikuskizunaz gozatzeko lekurik onenak Argentinako Errepublika pasealekua (Maria Cristina hotelaren eta Victoria Eugenia antzokiaren artean) eta Santa Katalina zubia izango dira.

Proiekzio hau Arkitekturaren Nazioarteko Egunaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da. Kursaal Taldearen babesa ere jaso du.


 

DOCOMOMO plaka Zarautzen
Gipuzkoako EHAEO Arkitekturaren Nazioarteko Eguna DOCOMOMO plaka bat jartzen hasiko du, Zarauzko Vista Alegre Dorrea etxebizitza-eraikinean. Luis Peña Ganchegui eta Juan Manuel de Encío Cortázar gipuzkoar arkitektoek egin zuten, 1958an. Mugimendu Modernoaren adibide argia, eraikin hau oso nabarmena izan zen garai hartan. Ekitaldia 12:00etan hasiko da eraikin berean, eta hauek parte hartuko dute: Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOren lehendakaria; Luis Peña Gancheguiren eta Juan Manuel de Encío Cortazarren senideak; Archivo Luis Peña Ganchegui kultur elkartea, eraikinaren azalpena emango duena, eta eraikineko bizilagunak. María Zubimendi eta Garazi Navas musikariek girotuko dute ekitaldia. Doakoa izango da eta herritar guztiei irekita dago, baina toki-kopurua mugatua da; beraz, aldez aurretik izena eman beharko da Gipuzkoako EHAEOren web orrian. IKUSI ERAIKINAREN INFORMAZIO XEHEAGOA.

 

DOCOMOMO fundazioa ‑Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa)‑ 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

 

Hiri eta Komunitate Jasangarrien I. Sarietako irabazleak baditugu jada

Berriak - 2022ko irailaren 05an, astelehena - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun batzordeak, Habic-en (Euskadiko Ekipamenduaren, Altzarien eta Diseinuaren Klusterra) laguntzarekin, Hiri eta Komunitate Jasangarrien Sarien lehen edizioa jarri zuen abian ekainean. Helburua:  parkitektura-lanak eta arkitektoen jarduera profesionalarekin zerikusia duten edozein motatako lanak saritzea, baldin eta lanbidean helburu jasangarriak sartzen badituzte eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) xede eta xedeekin bat egiten badute.

Pasa den astean elkartu ziren epamahaiko kideak eta proiektu irabazleak zeintzun ziren ebatzi zuten:

  •  GIZARTE MODALITATEA (10 GJH): 

Proiektu irabazlea: OPENBIKE
Egileak: Iñaki Albistur Martín eta  Raquel M. Ares Joana (Arquimaña Materiales y Arquitectura S.L)

  • INGURUGIRO MODALITAEA (12 GJH):

Proiektu irabazlea: Etxebizitza eraikin batean irisgarritasuna hobetzea (Mejora de la accesibilidad en edificio de viviendas)
Egileak: Haritz San Francisco Lasa eta Estanislao Fernández Narbaiz

Aipamen berezia: Energia positiboko eraikinen diseinuaren inguruko ikerketa (Investigación sobre el diseño de los edificios de energía positiva)
Egilea: Xabier Barrutieta Basurko (Barru Arkitektura SLP eta Euskal Herriko Unibertsitatea)

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari egiten dion ekarpenaren esparruan antolatu dira sari hauek. Asmoa da urtero, 2022 eta 2030 artean deituko dira sariak, eta edizio bakoitzean 17 GJHetako 2ri lotutako bi lan sarituko dira. Halaber, deialdi guztietan zeharkako gai komun bat egongo da: 11. GJH Hiri eta komunitate jasangarriak, sarketa honi izena ematen diona.

2022ko EHAEO Sarien erakusketa Gipuzkoara iritsi da!

Berriak - 2022ko uztailaren 29an, ostirala - 0 Iruzkinak

 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2022an eman dituen sarien proiektuen erakusketa egokitua ikusgai izango da EHAEOren Gipuzkoako egoitzan. Zehazki, modalitate desberdinetan saritutako 12 proiektu sarituak eta Administrazio Publikoaren zerbitzurako arkitektoaren aintzatespenak jasotzen dira erakusketa honetan. 

Erakusketa herritar guztientzako egongo da zabalik eta Donostiako egoitzaren aretoan bisitatu ahalko da irailaren 15a arte honako ordutegian: 
 

Astelehen-ostirala:  9:00-14:00
(Aste Nagusian 13:00ak arte). 

TODA LA INFORMACIÓN SOBRE LA EXPOSICIÓN

Liburutegiaren itxiera oporrak direla eta

Berriak - 2022ko uztailaren 22an, ostirala - 0 Iruzkinak

 

Gipuzkoako EHAEOren liburutegia itxita egongo da abuztuaren 1etik 19ra oporrak direla eta. Gainontzeko egunetan, eta irailak 15 arte, hau izango da da ordutegia:

Astelehenetik ostiralea 9:00etatk 14:00etara.

Bestalde, elkargokideei gogorarazten zaie dagoeneko 2022ko EHAEO Sarien liburua jaso dezaketela liburutegian.

Azkenik, hementxe uzten dizkizuegu zenbait gomendio oporretan irakurtzeko, guztiak maileguan eramateko moduan daudenak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 IKUSI BIDEOA

Aprobetxatu azken egun hauek zure maileguak egiteko!

KONTSULTATU KATALOGO OSOA

Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan liburutegiarekin:

liburutegia@coavngipuzkoa.eus

Tel.: 943 320 194

Jazzaldia 2022 (eguneratua)

Berriak - 2022ko uztailaren 08an, ostirala - 0 Iruzkinak

Gastronomiazko Elkarterako mahaiaren zozketa gaur, uztailak 8, egin da 12:00etan. Guztira, 30 elkargokidek hartu dute parte, eta honako estekan dago irabazleen eta ordezkoen emaitza:

ZOZKETAREN EMAITZAREN ESTEKA

Lekuak emateko garaian, kontuan izan da mahaikide kopurua eta parte-hartzaile bakoitzak  lehentasunez aukeratutako eguna. Hau guztia kontuan izanda, honela gelditu da banaketa egun bakoitzean:

 

Izen-abizenak

 Mahaikideak guztira

UZTAILAK

22

UZTAILAK

23 

UZTAILAK

24 

UZTAILAK

25

Alejandro Peña Teruel

10

 

 

 

x

Ane Imaz Fernández

10

x

 

 

 

Juan Bautista Beldarrain

2

 

x

 

 

Santiago Pérez Ocáriz

4

 

x

 

 

Patxi López Roldán

2

 

x

 

 

Carlos López Ceballos

2

 

x

 

 

Iker Mardaras

8

 

 

x

 

Abraham Corpas

2

 

 

x

 




 

Aurten ere Jazzaldia egiten den egunetan (uztailaren 22etik 25era) Trinitate plazan eskainiko diren kontzertuekin gozatzeko aukera izango dute Gipuzkoako EHAEOeko elkargokideek Gastronomiazko Euskal Anaiartertik. Ez da barra zerbitzurik egongo eta jangela guztiak afarietarako egokituko dira. Beraz, mahaia erreserbatuz bakarrik joan ahal izango da, eta hauek dira baldintzak:

  • Egun bakoitzerako, mahai bat eskatu ahal izango da Elkargotik, eta mahai bakoitzean gehienez 10 pertsonentzako lekua egongo da (10 pertsona baino gutxiarontzat eskatuz gero, mahaia beste talde batekin osatu ahal izango da).  
  • Menu bakoitzaren prezioa 40 €koa izan da pertsonako (edariak ez daude barne), eta egun bakoitzean bi menuren artean aukeratu ahal izango da, erreserba egitean aukeratu beharko dena (berdina guztientzat). MENUAK.
  • Mahaia erreserbatu duen elakargokideak, eskatu dituen menuen ordainketa egiteko ardura hartzen du. 
  • Terrazetara ezingo dira mahaiak atera eta isiltasuna mantendu beharko da.  


Jazzaldiaren egunetarako mahaiaren erreserbarako zozketan parte hartu nahi baduzu, formularioa bete beharko duzu. Parte hartzeko azken eguna uztailak 8ko 12:00etan izango da, eta  egun horretan irabazleen izenak argitaratuko ditugu  webgunean. Hala ere, saridunekin harremanetan jarriko gara zuzenean.

 

Bi euskal proiektu CSCAEren ARQUITECTURA sarien 21 finalisten artean

Berriak - 2022ko ekainaren 20an, astelehena - 0 Iruzkinak

  • Last Chance for a Slow Dance, Beñat Saratxaga Couceiro eta Gentzane Goikuria Irigoyenen proiektua, 2022ko EHAEO Sarietan saritua, eta Federico Soriano Peláez eta Maria Dolores Palacios Díazen Euskalduna Jauregia nabarmentzen dira 2022ko CSCAEren ARQUITECTURA sarietako finalisten artean.
  • 21 lan finalista, aurkeztutako 650 proiektuetatik, ARQUITECTURA Sarietarako hautagaiak dira. Guztira hainbat balore balioesten dituzten sei sari eta hiru sari berezi banatuko dira: Espainiako Arkitektura Saria, Espainiako Hirigintza Saria eta Iraunkortasun Saria.
  • Epaimahaiak balioetsi du Carme Pinòs eta Carlos Puenteren lanak lanbidean jarduteko bi modu konprometitu direla, kalitatezko arkitekturaren garrantzia islatzen dutenak eta obra berezien bikaintasunean eta fintasunean bat egiten dutenak.

Carme Pinòs eta Carlos Puentek Arkitekturaren Urrezko Domina entzutetsua jasoko dute, Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenak (CSCAE) ematen duena. Aintzatespen horiekin batera, CSCAEk ARQUITECTURA Sarien lehen edizioko 21 lan finalistak ere iragarri ditu, besteak beste, Last Chance for a Slow Dance, Beñat Saratxaga Couceiro eta Gentzane Goikuria Irigoyen proiektua, 2022ko EHAEO Sarietan saritua, eta El Palacio Euskalduna, Federico Soriano Pelaez eta Maria Dolores Palacios Díazen lana. Finalera iristen diren proiektuek, 650 proposamenen artean, sei sari jaso ahal izango dituzte, eta honako balio hauek aitortuko dituzte: iraunkortasuna eta osasuna, Bauhaus Berria, konpromiso sozial eta etikoa, lanbidea, RE balioak (birgaitzeari, berritzeari eta berroneratzeari dagozkionak) eta habitata. Gainera, hiru sari berezi emango dira: Espainiako Arkitektura Saria, Espainiako Hirigintza Saria eta Iraunkortasun Saria.

Sariak banatzeko ekitaldia uztailaren 13an, asteazkena, izango da, 19: 30ean, CaixaForum Madrilen. Ekitaldia Errege Lorategi Botanikoan koktel batekin amaituko da, UNESCOren Munduko Ondarea den Argiaren Paisaiaren balioa azpimarratuz. Ekitaldi honekin itxiko da ARQUITECTURA Sarien lehen edizioa, gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sortzen laguntzen duten arkitekturako edo arkitekturarekin zerikusia duten profesional guztien lana aintzatesteko.

Irabazleek sarien eskultura jasoko dute, "TOITS" diseinua, Jesus de los Ojos Moral, Jairo Rodríguez Andre, Manuel Fernández Catalina eta Ana Muñoz López arkitektoen lana, eta Obsidiana COMPAC enpresarekin egingo da. Marka horretako materialik jasangarriena da, teknologia aitzindariak inplementatu baitira eta mineralaren karga % 100 birziklatu eta beiraz osatuta baitago. Material hau Cradle to Cradle Certifie اBronze da, ekonomia zirkularraren premisak betetzen dituela bermatuz. Gainera, FX International Interior Design 2021 eta Sustainability Award 2020 erakundeek aitortu dute jasangarritasun eta diseinu eraginkorragatik.

Martxan dira Hiri eta Komunitate Jasangarrien I. Sariak

Berriak - 2022ko maiatzaren 26an, osteguna - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun Batzordeak, Habic-en (Euskadiko Ekipamenduaren, Altzarien eta Diseinuaren Klusterra) laguntzarekin, HIRI ETA KOMUNITATE IRAUNKORREN SARIEN lehen edizioa antolatu du, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari egiten dion ekarpenaren esparruan. Helburua da arkitektura-lanak eta arkitektoen jarduera profesionalarekin zerikusia duten edozein motatako lanak saritzea, baldin eta lanbidean helburu jasangarriak sartzen badituzte eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) xede eta xedeekin bat egiten badute.

Urtero, 2022 eta 2030 artean deituko dira sariak, eta edizio bakoitzean 17 GJHetako 2ri lotutako bi lan sarituko dira. Halaber, deialdi guztietan zeharkako gai komun bat egongo da: 11. GJH Hiri eta komunitate jasangarriak, sarketa honi izena ematen diona.


LEHEN EDIZIOA

Lehen edizio honetan  lanek 10. GJHrekin (Desberdintasunen murrizketa) eta 12. GJHarekin (Ekoizpen eta kontsumo arduratsua) lotuta egon behar dute.

Parte hartu nahi dutenek formulario honen bidez egin beharko dute izen-ematea (doakoa), eta honako hauek bete:

  • Datu pertsonalak
  • Proposamenaren informazio garrantzitsuena
  • Gehienez 350 hitz deskribatzen dituen memoria laburra.


Gainera, parte-hartzaileek panel bat egin beharko dute, DIN A1 tamainakoa, PDF formatuan eta 15 MBkioa gehienez, eta hori guztia posta elektronikoz bidali helbide honetara: jasangarr-idazk@coavngipuzkoa.eus


 

SARIAK

800 €-ko bi sari eta garaikur oroigarri bat egongo dira, ordezkatzen duten modalitate edo GJH bakoitzeko bat. Gainera, aipamen merezi duten lan guztiek garaikur bat jasoko dute.

Sari-banaketa 2022ko irailaren 15ean egingo da, Donostian (tokia zehazteke).


 

IZEN-EMATEA

Izena emateko epea 2022ko ekainaren 26an amaituko da.



OINARRIAK

Kontsultatu hemen oinarriak:

OINARRIAK eta bete IZENA EMATEKO inprimakia.


 

Egurtek Sarien Erakusketa Donostian da ikusgai

Berriak - 2022ko maiatzaren 25an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Gaur goizean inauguratu da Egurtek Sarien Erakusketa, Euskadiko Arkitektura Institutuan, Donostian. Aldi baterako ikusgai egongo dira seigarren edizio honetara aurkeztutako 76 lanak. Sari-banaketa urrian izango da, Egurtek Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroan zehar. Honako hauek parte hartu dute inaugurazioan: Mario Goffard, Bilbao Exhibition Centreko Merkataritza eta Marketing zuzendaria; Patxi Chocarro, Egurtek 2022 Sarien presidentea eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa; Oscar Azkarate, Baskegurreko zuzendari nagusia; eta José Ángel Medina, Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendaria.

Honako hauek izan dira Egurtek sariak jaso dituzten proiektuak:

  • Casa Porta Trinitat, Manuel Sánchez-Villanueva eta Carol Beuterrena – Bartzelona (Bertako Egurra-Basque Quality kategoria);
  • Last Chance For A Slow Dance, Beñat Saratxaga eta Gentzane Goikuriarena - Larrabetzu, Bizkaia (Bois/Egurra/Madera - BEM kategoria);
  • Viviendas Sociales, Marta Peris eta José Manuel Toralena - Cornellà de Llobregat, Bartzelona (Eraikuntza kategoria; kategoria honetako accesita Casa Porta Trinitat proiektuarentzat izan da);
  • Casa Pris, Óscar Andrés eta Iván Andrésena - Vigo, Pontevedra (Interiorismo kategorian; accesita Ignacio Olite eta Koldo Fernándezen Laying Box proiektuak lortu du - Pamplona, Nafarroa);
  • Mesa Laga, Silvia Ceñalena (Produktuaren Diseinua kategoria);
  • Tectónica.Archi, José María Marzorena; eta Revista Aitim, José Enrique Perazarena (Argitalpena kategorian).

2012an Egurrezko Arkitekturaren Sariak sortu zirenetik, kalitate handiko ehun proiektu inguru aurkezten dira edizio bakoitzean, eta sektoreko aitorpenik ospetsuenetako bat bilakatu da. Aurkeztutako lan bakoitzak balioa ematen dio egurrari, eraikuntza jasangarriaren baitan. Arkitekturak funtzio eraldatzailea du, eta gizartearen eta banakoen ongizatera bideratutako forma berrietara mugitzen ari da. Sariek garrantzi handia dute Euskadiko egurraren sektorearentzat. Ebazpenaren berri online eman zuten, orain dela gutxi. Hortaz, Egurtekek funtzio garrantzitsua du ingeniariei eta arkitektoei zuzendutako dibulgazioari eta prestakuntzari dagokionez, gero eta joera handiagoa baitago eraikuntza jasangarriaren aldeko apustua egiteko. Gainera, aurkeztutako proposamen guztiak panelen bidez ikusgai izango dira bertan. Sariez gain, foroan kongresu garrantzitsu bat egingo da eta Estatu mailako eta nazioarteko (Austria, Herbehereak, Portugal eta Danimarka, adibidez) lehen mailako adituek hartuko dute parte.

Erakusketa eremua eta jardunaldi teknikoak ere antolatuko dira bertan. Erakusketa ekainaren 30era arte egongo da zabalik, eta honako ordutegi hau izango du: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; igandeetan, 11:00etatik 14:00etara.

17-tik 24-ra guztira: 280

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 15

Etengabeko trebakuntza. Hirigintzaren hastapenak. Esparru orokorra Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia Ordua: 9:00 2023ko ekainaren 15an, osteguna

06 - 22

12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Irene Zuñiga - María Urmeneta Lekua: Nafarroako EHAEO / Online Ordua: 18:30 2023ko ekainaren 22an, osteguna

06 - 26

Etengabeko trebakuntza: Eraikinen birgaitzearen iraunkortasun- eta zirkulazio-irizpideak Lekua: Gipuzkoako EHAEO. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia Ordua: 15:00-19:15 2023ko ekainaren 26an, astelehena

Twitter