Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Bisatuaren balantzea 2022: %34,4 hazi da EAEn bisatutako azalera

Berriak - 2023ko otsailaren 14an, asteartea - 0 Iruzkinak

EAEko birgaitze- eta obra berriko obretan bisatutako azalera % 34,4 hazi da aurreko urtearekin alderatuta, CSCAEk 2022ko balantzerako egindako bisatu-datuen arabera. Nolanahi ere, datu horiek xehetasun handiagoz aztertzean, hazkunde nagusia birgaitzean gertatzen da; izan ere, obra berriaren bisatutako azalera (bizitegitakoa + bizitegitakoa ez dena) %2 baino ez da igotzen, eta obra berriko datu positiboa ematen dute dutenak, bizitegietako obrei dagozkienak da.

Ikusi xehetasun guztiak jasotzen dituen txostena

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak ekoitzi duen Ondare atariak erakusketa, bueltan da

Berriak - 2023ko urtarrilaren 11an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak Ondare atariak: irisgarri eta inklusiboak? erakusketa ekoitzi eta ikusgai jarri zuen 2021ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Erakusketak ikusmin handia sortu zuen eta harrera oso ona izan zuen publikoaren artean. Hori horrela, erakusketa berriro ere ikusgai jarriko da, oraingo honetan Egiako Kultura Etxean (Donostian). Inaugurazio-ekitaldia bihar, urtarrilak 12, izango da 19:00etan. Bestalde, urtarrilaren 25erako bisita-gidatu bat antolatu da erakusketara.

Pandemia garaian bete-betean geundela inauguratu zen lehenengoz Ondare atariak: irisgarri eta inklusiboak? erakusketa Gipuzkoako EHAEOren egoitzan, Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan. “Osasun-egoeraren murrizketek baldintzatu arren, ikusleen erantzuna bikaina izan zen eta berriro ere ikusgai jarri behar genuela argi genuen”, diote Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko kideek, erakusketaren egileak. Hori horrela, eta asmo horri jarraiki, bihar 19:00etan berriro ere inauguratuko da, oraingo honetan Egiako Kultur Etxean. Ekitaldian, besteak beste, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOren lehendakariak eta Juan Martín Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko zuzendariak parte hartuko dute. Amaieran, mokadutxo bat partekatuko da gerturatzen direnekin.

Bestalde, urtarrilaren 25ean 11:00etan, erakusketara bisita gidatu bat egingo da, non atari bakoitzaren azalpen xeheagoa emango duten Gipuzkoako Ondarearen batzordeko zenbait kidek. Bisitan parte hartzeko, aurretik izena eman behar da Egiako Kultur Etxean.

Erakusketa hau otsailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

 


 

Erakusketa honi buruz

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien leloa Ondare irisgarria eta inklusiboa izan zen 2021ean. Hori horrela, Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeak Donostiako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziak B mailarekin babestuak eta eraikiak dauden eraikinetako atarien inguruko erakusketa ekoitzi zuen. Guztira 25 atari baziren, 23 portaleko jabeen baimenarekin osatu ahal izan zuen erakusketa.

Gai honek indarrean dagoen legeria betetzen dela eta berezko ondare-balioak mantentzen direla egiaztatzea planteatzen da, aplikatzean sortzen diren mugak eta zailtasunak aztertzeko. Erakusketa horrek aukera ematen du egoera horrek eragiten dituen arazoak egiaztatzeko, oro har eta kasu zehatz bakoitzean, eta profesional bakoitzak, ahal den neurrian, ematen duen erantzun teknikoa. Ondare-errespetuaren eta araudia betetzearen arteko oreka delikatua bilatuz.

Jada badakigu zeinek irabazi duen 2022ko Gabonetako postalen lehiaketa

Berriak - 2022ko abenduaren 23an, ostirala - 0 Iruzkinak

Azken urteetan bezala, Gipuzkoako EHAEOak Gabonetako postalen lehiaketa antolatu du 0 eta 15 urte bitartekoentzat, hiru adin-tarteetan banaturik. Aurten, guztira 73 lan jaso ditugu eta hauek izan dira irabazleak: 

 

A kategoria (2015 eta hurrengo urteetan jaioak):

- Lehen saria: Eguberri on!, Garazi Gastesi Zanguitu

- Bigarren saria: Gau izartsua, Bruno González Aranburu

 

B kategoria (2014 eta 2011 artean jaioak):

- Lehen saria: Urte berriarekin astindu arkitekturari!, Martin Otaduy Sagarna. Postal hau aukeratua izan Gipuzkoako EHAEOk gabonak zoriontzeko.

- Bigarren saria: Gabonak hirian, Axel Carrillo Aiertza

 

C kategoria (2010 eta 2007 artean jaioak):

- Lehen saria: Zuhaiztutako Donostia, Garazi Zabaleta Pastor

- Bigarren saria: Olentzero leihoan, Ane Sánchez Robles.

 

Sariak emateko garaian epaimahaik kontua izan du: gaiaren egokitasuna, ideia originala, adina eta marrazkiaren lanketa.  

Sari-banaketa abenduaren 30ean, ostirala, 13:00etan izango da, Gipuzkoako EHAEOaren egoitzan.

 

Aurkeztu diren lan guztiak laster jarriko ditugu hemen.

Gipuzkoako EHAEOk omenaldia eskainiko die lehen emakume kolegiatuei 12M12A itxiera-jardunaldian

Berriak - 2022ko abenduaren 05an, astelehena - 0 Iruzkinak

 

Gipuzkoako EHAEOk omenaldia egingo die Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko lehen 14 arkitekto kolegiatuei, abenduaren 15ean (18:30), elkargoaren egoitzan egingo den 12 hilabete eta 12 arkitekto ekimenaren itxiera-jardunaldian.

Hitzaldi-ziklo honek Gipuzkoan ekin zion bideari, emakume arkitektoak, haien lana eta haien kezkak ezagutarazteko helburuarekin. 2022an, lehen aldiz, gainerako ordezkaritzetara zabaldu da, eta aurten 12 emakume-arkitektoren ibilbide profesionala gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. 12 emakume eta hamaika gertaera, bakoitza zein baino zein aberasgarriagoa.

Urteko azken saio honetan, aurtengo edizioaren itxiera-jardunaldia ospatzeaz gain, bidea ireki zuten emakume-arkitektoak omendu nahi dira. Horregatik, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean kolegiatu ziren lehen 14 emakume arkitektoak izango dira bertan.  Olatz Ocerinek gidatutako solasaldi honetan, arkitekto aitzindari hauek euren esperientzia kontatuko dute:

  • Maria Antonia Frías Sagardoy (1970)
  • Teresa Unzurrunzaga Goicoechea (1970)
  • Maite Zelaia Errazu (1971)
  • Raquel Martinez de Ubago Fernández (1971)
  • Aurora Barrio Suarez (1972)
  • Mari Jesús Zueco Royo (1972)
  • Mari Paz Larrumbide Moreno (1974)
  • Carmen Gómez Daroca (1974)
  • Ana Maria Fernández Alday (1974)
  • Isabel Cámara Guezala (1975)
  • Maria Isidra Busturia Bilbao (1975)
  • Maria Pilar Frias Sagardoy (1975)
  • Amaia Jaurrieta Osés (1976)
  • Cristina Fontán Villanueva (1976)

Lekuak mugatuak dira, horregatik, nahiz eta doako izan, izena ematea beharrezkoa izango da.

IZEN-EMATEA

Gabonetarako proposamenak etxeko "gazteentzat" sari interesgarriekin eta guztientzako opariekin

Berriak - 2022ko azaroaren 25an, ostirala - 0 Iruzkinak

Gabon garaia gertu dago, eta jada klasiko batean bihurtu diren etxeko gazteenentzako bi proposamenekin gatozkizue oraingo honetan:

  • Gabonetako ZUHAITZAren apaingarrietan parte-hartzea
  • Gabonetako postalen LEHIAKETA

Sariak eta opariak egongo dira guztientzat!
Adi irakurri proposamen bakoitzaren xehetasunak!


 

APAINDU DEZAGUN GABONETAKO ZUHAITZA ELKARREKIN!

Etxean egindako eskulanekin apainduko dugu sarreran egongo den zuhaitza. Hori horrela, 0-15 urte bitartekoek egindako apaingarri baten truke,  opari polit bat emango diegu. 



2022ko abenduaren 30a arte jasoko ditugu apaingarriak, eta jasotzen ditugun heinean, sare sozialetan erakutsiko dugu zuhaitza hartzen ari den itxura. 


OHARRA: Pertsona bakoitzeko gehienez opari bat emango da, nahiz eta apaingarri bat baino gehiago egin.


PARTE HARTU POSTALEN LEHIAKETAN!
0 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteek parte ahal izango dute honako kategoriatan banatuta:
  • A kategoria: 2015ean edo ondoren jaiotakoak
  • B kategoria: 2014 eta 2011 urteen artean jaiotakoak
  • C kategoria: 2010 eta 2007 urteen artean jaiotakoak
- Marrazkiek honako gai hauek islatu beharko dituzte: Gabonak eta arkitektura edo hirigintza
- Marrazkiak honako txantiloi hauetan aurkeztu ahal dira: txantiloi bertikala edo txantiloi horizontala.  
- Marrazkiarekin batera, datu hauek jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu beharko da: 
  • Marrazkiaren izenburua
  • Parte-hartzailearen izen-abizenak
  • Jaiotze-urtea 
  • Posta-helbidea (parte-hartze oparia bidaltzeko)
  • Harremanetan jartzeko telefonoa zenbakia.
Epaimahaiaren aurrean anonimotasuna mantentze aldera, marrazkian bertan ezingo dira parte-hartzailearen izen-abizenak jarri.

- Lanak abenduaren 19ra arte (eguerdiko 12:00ak) aurkeztu ahal izango dira posta elektroniko bidez:  komunikazioa@coavngipuzkoa.eus. Gaian hauxe jarri beharko da: Gabonak / Navidad 2022 + marrazkiaren izenburua
- Marrazkiak .jpg edo .pdf  formatuan  aurkeztu ahal izango dira.
- Kategoria bakoitzean bi sari egongo dira, marrazketa, idazketa eta/edo eskulanetako materialez osatua.
- Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko etxean, soilik parte hartu izanagatik.
- Pertsona bakoitzeko marrazki bat bakarrik onartuko da.
- Abenduaren 23an irabazleen izen-abizenak argitaratuko dira webgunean.
- Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren kideek osatuko dute.
- Lehiaketara aurkeztutako marrazkiekin erakusketa bat egingo da Gipuzkoako EHAEOren egoitzaren sarreran.
- Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 29an egingo da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan.

Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren Zuzendaritza batzordeko kideek osatuko dute, eta sariak emateko garaian kalitatea, ideia eta parte-hartzaileen adina hartuko du kontuan. Bestalde, kategoria desberdinetako saridunen artetik, marrazki bat hautatuko da Gipuzkoako EHAEOk Gabonak zoriontzeko erabiliko duena.

Gipuzkoako EHAEOk lurralde- eta hiri-ereduaren inguruko hausnarketa- eta eztabaida-ziklo bati emango dio hasiera, Loiolako kuartelen inguruko jardunaldi batekin

Berriak - 2022ko azaroaren 18an, ostirala - 0 Iruzkinak

  • Topaketa azaroaren 24an 18:30ean izango da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan eta Ekain Jiménez, Fernando Bajo eta Mario Domínguez arkitektoek parte hartu dute
  • Sarrera doakoa da eta herritar guztiei dago irekita, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzaren Kultura | Gizartea batzordeak Gipuzkoako lurralde- eta hiri-etorkizunaren inguruko hausnarketa- eta eztabaidarako ziklo bati emango dio hasiera. Lehenengo jardunaldia datorren azaroaren 24an, ostegunean, 18:30etik aurrera izango da, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia). Lehen topaketa honetarako aukeratutako gaia Loiolako Kuartelak izango da eta horretarako, Ekain Jiménez, Fernando Bajo eta Mario Domínguez arkitektoen hitzaldiak izango dira. Ondoren, Oihana Santolaria arkitektoak moderatutako eztabaida egongo da. Sarrera doakoa da eta herritar guztiei dago zabalik, baina lekuak mugatuak direnez, aurretik izena ematea beharrezkoa da.

“Loiolako Kuartelak LO04. gunea” Gipuzkoako hiriburuan kokatua dago eta egoera ugarik baldintzatu dute haren etorkizuna. Gai honekin zabalduko da hausnarketa- eta eztabaida-ziklo hau. Gai polemiko eta gaurkotasun osoko honetatik abiatuta, beste eremu batzuetaera estrapola daitezken eta hausnarketa sakona merezi duten beste gai interesgarri ugari mahai gainean jarriko dira.

Ekain Jiménez, Fernando Bajo eta Mario Domínguez arkitektoak arduratuko dira eztabaidaren planteamenduaz ikuspegi tekniko batetik, eta gai hauek landuko dituzte, besteak beste: lurzoruaren kudeaketa, eraikinak katalogatzeko eskumenak, eraikinak bihurtzeko aukerak eta eraikuntza- eta proiektu-mailako erabilera-aldaketak, hirigintza-kudeaketako eragozpenak eta Urumea ibarreko uholde-arriskuaren problematika. Azalpenaren ondoren, hizlarien eta bertaratutakoen arteko eztabaida sustatuko da, Oihana Santolaria arkitektoak moderatuko duena.

Topaketa hau 2023. urtean zehar egingo diren beste askoren artean lehena izango da.

 

Euskaraldia, Euskararen Eguna eta argazki lehiaketa

Berriak - 2022ko azaroaren 17an, osteguna - 0 Iruzkinak

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiari egingo da eta Gipuzkoako EHAEOtik  parte hartzera animatu nahi zaituztegu.  Hori horrela, bihartik aurrera Belarri prest edo Aho biziren txapa soinean eraman eta animatu euskaraz hitz egitera, Euskaraldiko leloak dioen bezala, hitzez ekiteko garaia baita.  

Izen-ematea oraindik zabalik dago, beraz, oraindik egin baduzu hementxe duzu aukera! Aukeratu zure rola eta eskuratu txapa!

 

 


Argazki-lehiaketa

Bestalde, Arkitekturaren eta hirigintzaren esparruan  euskara sustatzeko eta pasa den urteko argazki lehiaketari jarraipen bat emateko helburuarekin, aurten ere argazki-lehiketa bat jarriko dugu abian elkargokide, langile eta hauen senitartekoentzat. Aurtengoan, parte hartzaileek arkitektura edo hirigintza euskaraldiarekin uztartzen dituzten irudiak bidali beharko dituzte. Hau da, irudietan txapen irudiak, banderatxoak... agertu beharko dira. 

 

Irudiak posta elektroniko bidez bidali beharko dira komunikazioa@coavngipuzkoa.eus helbidera abenduak 2 bitartean. Irudiak jasotzen ditugun heinean Gipuzkoako EHAEOren Instagrameko kontuan argitartuko ditugu. eta   abenduaren 3an, Euskaren Nazioarteko Egunean, irabazleen izenak emango ditugu ezagutzera. Hiru sari egongo dira jokoan: 
 

 

  • Lehenengo saria: 4 pertsonentzako afari edo bazkaria + liburu sorta
  • Bigarren saria: Quarón 60 € gastatzeko bonoa + liburu sorta
  • Hirugarren saria: Liburu sorta

Jasotako argazki guztiekin, erakusketa bat egingo dugu Elkargoan.

OINARRIAK

Gipuzkoako EHAEOk elkargokideek aurkeztutako lankidetza eta garapeneko proiektuak laguntzeko 3.000 € emango ditu

Berriak - 2022ko urriaren 24an, astelehena - 0 Iruzkinak

 

Aurten ere Gipuzkoako EHAEOk Lankidetza Garapeneko proiektuak laguntzeko deialdia zabaldu du. Guztira, 3.000 €ko laguntza emango diut elkargokideek aurkezten dituzten  proiektu bat edo gehiago finantzatzeko.

Aurkezten diren proposamenak arkitektura, etxebizitzak, azpiegiturak, nekazaritza, ingurumena, hiri-garapena, landa garapena… bezalako gaiak aintzat hartuko ditu, eta ingurumena errespetatzen duten eta sustatzen duten lekuko garapen ez dependientea, parte-hartzailea eta jasangarria sustatzen duten proiektu integralak izan beharko dute. Halaber, proposamenek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza ekiditeko, batik bat ingurune zaurgarrietan, berariazko ekintzak proposatu beharko dituzte.  

Proposamenak aurkezten dituen pertsonak, ezinbestean  Gipuzkoako EHAEOko elkargokidea izan behar du.  Proiektua garatuko duten erakundeek ezingo dituzte zuzenean proposamenak aurkeztu.  

Proposamenak aurkezteko, oinarrietan txertatuta dagoen txantiloia bete behar da eta Idazkaritzara bidali posta elektroniko bidez: idazkaritza@coavngipuzkoa.eus

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 18an amaitzen da

9-tik 16-ra guztira: 280

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 15

Etengabeko trebakuntza. Hirigintzaren hastapenak. Esparru orokorra Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia Ordua: 9:00 2023ko ekainaren 15an, osteguna

06 - 22

12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Irene Zuñiga - María Urmeneta Lekua: Nafarroako EHAEO / Online Ordua: 18:30 2023ko ekainaren 22an, osteguna

06 - 26

Etengabeko trebakuntza: Eraikinen birgaitzearen iraunkortasun- eta zirkulazio-irizpideak Lekua: Gipuzkoako EHAEO. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia Ordua: 15:00-19:15 2023ko ekainaren 26an, astelehena

Twitter