Gipuzkoar arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Liburuaren Eguna: José Javier Pi Chevrotek 1813a aurreko Donostiari buruzko hitzaldia emango du datorren maiatzaren 3an


2022ko apirilaren 21an, osteguna

 

José Javier Pi Chevrotek, Arkitekturan doktorea Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, Donostiako hiria 1813a baino lehen: bere presentziren aldarrikapena (La ciudad de Donostia-San Sebastián antes de 1813: reivindicación de su presencia) hitzaldia eman eta izenburuko bere liburua aurkeztuko ditu datorren asteartean, Gipuzkoako EHAEOren liburutegian Liburuaren egunerako antolatu dituen ekintzen barruan. Sarrera doakoa izango da, baina lekuak mugatuak izanda, aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. 

IZEN EMATEA

 

LIBURU HONI BURUZ

Hogei urtez baino gehiago ikertzen aritu ondoren, José Javier Pi Chevrotek oso modu didaktikoan azaltzen du nolakoa zen Donostiako hiria 1813an ia erabat suntsitu aurretik. Hiria hondatu zuen sutearen aurreko iturri historikoak nahiko urriak dira, baina ez bakarrik erre zirelako, baizik eta garai hura oso gutxi ikertu delako hirigintza eta arkitektura aldetik. Egileak egindako ikerketa-lan handiaren ondorioz, 150 plano inguru aurkitu ditu , artxibo espainiar, frantses eta ingelesetan, horietako asko orain arte ezezagunak zirenak. Dokumentu kartografikoez gain, artxiboetatik eta argitaratutako lanetatik ateratako dokumentu historikoetan ere oinarritu da ikerketa, eta dokumentazio hori guztia xehetasunez aztertu da. Hiriko espazioari buruzko datu horiek guztiak zehaztasunez kudeatu behar zirenez, egilea teknologia berriez baliatu da 1813a baino lehenagoko hiria 3Dn birsortzeko bere kokapen zehatzean, eta emaitza hori erakusten da obra honetan.

Liburuak dituen 655 orrialdeetan zehar, irakurleak ezagutuko du nolakoa zen harresi barneko eta kanpoko hiria, Koruko Andre Maria elizaren aurreko eraikinak, Santa Mariako Kanpandorre, San Bizente eliza edo Idiakezeko Etxe Nagusiak, besteak beste. Bestalde, kapituluetako bat Hércules Torelli arkitekto italiarrari eskaintzen dio, ezezaguna askorentzat, baina utzi zuen ondarea oso garrantzitsua izan zen hiriarentzat, eta baita Gipuzkoarentzat ere. Torellik Urgulleko gazteluan esku-hartu zuen eta lehen plaza Berriaren egilea izan zen. Plaza hori gaur egun Konstituzio plaza da eta Donostiako udaletxe eta kontsuletxe zaharraren plaza. Eraikina Gipuzkoako beste udaletxe batzuk eraikitzeko eredu izan zen, hala nola, Oñati, Astigarraga, Arrasate, Asteasu edo Elgoibarrekoak.

Liburuak Donatella Callabi Veneziako Arkitekturako Unibertsitateko historialari eta irakasle emerituaren hitzaurrea du, eta arkitekturako eta hirigintzako profesionalei nahiz Donostiako historia ezagutu nahi duten ororentzako da egokia.

 

Egileari buruz

José Javier Pi Chevrot (1956, Eterbeek, Bruselas) Villette-Pariseko Arkitektura Goi Eskola Nazionalean eskuratu zuen arkitekto titulua eta Bartzelonako Unibertsitateko AGETen doktoretzakoa. 2019an, eta Ángel Martín Ramos katedradunaren zuzendaritzapean aurkeztu zuren bere doktore-tesia, liburu honen izenburu berarekin, eta Bikain Cum Laude  kalifikazioa lortu zuen. Ikerketa lanaz gain, arkitekto lanetan jarraitu du hirigintzan, eraikuntzan eta bereziki ondare eraikian, Gipuzkoan, Nafarroan, Huescan eta Frantziako hegoaldean. Gaur egun Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko kidea da.

 

 


Quaró: % 10 deskontua

Liburu hau jada salgai dago Quaró Erreprografia Zerbitzuetan. Hala ere, eta Liburuaren Eguneko ospakizunaren harira %10aren deskontua izango dute liburu honetan eta dendako gainotzekoetan, maiatzak 3 bitartean.

Nahi duenak eposta bidez edota telefonoz (943 326 800) egin ditzake erreserbak.

Iragarpena

Iragarpena

José Javier Pi Chevrot

José Javier Pi Chevrot

Liburuaren azala

Liburuaren azala

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

Twitter