2022ko azaroaren 18an, ostirala
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzaren Kultura | Gizartea batzordeak Gipuzkoako lurralde- eta hiri-etorkizunaren inguruko hausnarketa- eta eztabaidarako ziklo bati emango dio hasiera. Lehenengo jardunaldia datorren azaroaren 24an, ostegunean, 18:30etik aurrera izango da, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia). Lehen topaketa honetarako aukeratutako gaia Loiolako Kuartelak izango da eta horretarako, Ekain Jiménez, Fernando Bajo eta Mario Domínguez arkitektoen hitzaldiak izango dira. Ondoren, Oihana Santolaria arkitektoak moderatutako eztabaida egongo da. Sarrera doakoa da eta herritar guztiei dago zabalik, baina lekuak mugatuak direnez, aurretik izena ematea beharrezkoa da.
“Loiolako Kuartelak LO04. gunea” Gipuzkoako hiriburuan kokatua dago eta egoera ugarik baldintzatu dute haren etorkizuna. Gai honekin zabalduko da hausnarketa- eta eztabaida-ziklo hau. Gai polemiko eta gaurkotasun osoko honetatik abiatuta, beste eremu batzuetaera estrapola daitezken eta hausnarketa sakona merezi duten beste gai interesgarri ugari mahai gainean jarriko dira.
Ekain Jiménez, Fernando Bajo eta Mario Domínguez arkitektoak arduratuko dira eztabaidaren planteamenduaz ikuspegi tekniko batetik, eta gai hauek landuko dituzte, besteak beste: lurzoruaren kudeaketa, eraikinak katalogatzeko eskumenak, eraikinak bihurtzeko aukerak eta eraikuntza- eta proiektu-mailako erabilera-aldaketak, hirigintza-kudeaketako eragozpenak eta Urumea ibarreko uholde-arriskuaren problematika. Azalpenaren ondoren, hizlarien eta bertaratutakoen arteko eztabaida sustatuko da, Oihana Santolaria arkitektoak moderatuko duena.
Topaketa hau 2023. urtean zehar egingo diren beste askoren artean lehena izango da.
Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.