Gipuzkoar arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gabonetarako proposamenak etxeko txiki eta gazteentzat: postal lehiaketa eta zuhaitzarentzako apaingarriak


2021ko azaroaren 29an, astelehena

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Gipuzkoako EHAEOk haur eta 15 urte arteko gazteentzako Gabonetako kanpaina jarri du abian: Gabonetako postalen lehiaketa eta Elkargoko atarian egongo den Gabonetako zuhaitza apaintzeko ekimena berreskuratzen du. 


Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute bietako edozein proposamenetan parte hartu izanagatik. 

Ikusi bi ekimenen oinarriak!

 


GABONETAKO POSTALEN LEHIAKETA

0 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteek parte ahal izango dute honako kategoriatan banatuta:

  • A kategoria: 2014an edo ondoren jaiotakoak
  • B kategoria: 2013 eta 2010 urteen artean jaiotakoak
  • C kategoria: 2009 eta 2006 urteen artean jaiotakoak

- Marrazkiek honako gai hauek islatu beharko dituzte: Gabonak eta arkitektura edo hirigintza
- Marrazkiak honako txantiloi hauetan aurkeztu ahal dira: txantiloi bertikala edo txantiloi horizontala.  
- Marrazkiarekin batera, datu hauek jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu beharko da: 

  • Marrazkiaren izenburua
  • Parte-hartzailearen izen-abizenak
  • Jaiotze-urtea 
  • Posta-helbidea (parte-hartze oparia bidaltzeko)
  • Harremanetan jartzeko telefonoa zenbakia.

 

Epaimahaiaren aurrean anonimotasuna mantentze aldera, marrazkian bertan ezingo dira parte-hartzailearen izen-abizenak jarri.

- Lanak abenduaren 20ra arte (eguerdiko 12:00ak) aurkeztu ahal izango dira posta elektroniko bidez:  komunikazioa@coavngipuzkoa.eus. Gaian hauxe jarri beharko da: Gabonak / Navidad 2021 + marrazkiaren izenburua
- Marrazkiak .jpg edo .pdf  formatuan  aurkeztu ahal izango dira.
- Kategoria bakoitzean bi sari egongo dira, marrazketa, idazketa eta/edo eskulanetako materialez osatua.
- Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute euren etxeetan, soilik parte hartu izanagatik.
- Pertsona bakoitzeko marrazki bat bakarrik onartuko da.
- Abenduaren 22an irabazleen izen-abizenak argitaratuko dira webgunean.
- Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren kideek osatuko dute.
- Marrazki irabazleak Gipuzkoako EHAEOren webgunean argitaratuko dira. 

Epaimahaiak kalitatea, ideia eta parte-hartzaileen adina hartuko du kontuan sariak ematerakoan. Bestalde, kategoria desberdinetako saridunen artetik, marrazki bat hautatuko da Gipuzkoako EHAEOk Gabonak zoriontzeko erabiliko duena.


 

GABONETAKO ZUHAITZARENTZAKO APAINGARRIAK

Etxean egindako eskulanekin apainduko dugu sarreran egongo den zuhaitza, eta trukean, ume bakoitzak opari polit bat jasoko du. 

Apaingarriak Elkargora ekarri beharako dira, abenduaren 31 bitartean, eta jasotzen ditugun heinean, sare sozialetan erakutsiko dugu zuhaitza hartzen ari den itxura.

OHARRA: 0-15 urte bitarteko edozeinek parte hartu dezake ekimen honetan. Ume bakoitzeko gehienez opari bat emango da, nahiz eta apaingarri bat baino gehiago egin.




Dokumentu erantsiak

Txantiloi bertikala [53 KB] Txantiloi horizontala [53 KB]

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

Twitter