Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

ETXEBIZITZA PARISEN - HTC arquitectos


2008ko irailaren 02an, asteartea

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA BAT PARISEN 2005/2007 - HTC arquitectos


Karrikatik ikustezina, zurezko ate haundi bat iriki, ataripea pasa eta kontextutik kanpo aurkitzen du batek bere burua. Jabekideen kale barruan, patio luzengaren alde batean etxebizitzak daude behe eta lehengo solairuan, beste aldera planta bakarreko tailerrak. Galtzada-harriak zoruan, landareak, erropa balkoietan zintzilikatua, oholak, hormigoizko blokeak eta landareak berriro ere. Enkarguaren betekizunak: aurrekontu hestua, espazio beharra eta argitasun grina.

 

Goiko planta jatorrizko blokezko horma zamalkatzen duten hiru metalezko portikoren gainean eusten da. Oinplanoa espazio erabilgarriaren muga berbereraino heltzen da. Bizigune bakarra ,egongela eta sukaldea, behe solairuan antolatzen da. Hiru aldetan itxita, bolumena hegoalderuntz erabat irikitzen da, altuera osoa betetzen duten beira handiek argitasun guztiaz profitatzen dutelarik. Hego fazada bere osotasunean kolore bizi eta beroak dituzten oihalezko estoreez hornitua dago. Itxita, guztiz edo zati batean bakarrik irikita momentua edo gogoaren arabera, estoreek fazada eraldatzen dute eta patio amankomunaren bizitzarekin bat egiten dute. Egitasmo hau eraldaketa gozo bat da, sinple eta eskuzabal, moderno eta adeitsu izatea nahi du. Hiri-antolamenduak ezartzen dituen mugei ahalik eta gertuen moldaturik, handitze-lan honek tokiaren baldintzapenez ahalik eta ongien profitatzea nahi du, aldi berean kontestu heterogeneo eta trinko batean bare-bare sartuz.
Eraikin hau 2007 urteko “lehen eraikin hoberena” lehiaketan finalista izan zen Frantzian. AMC / Le Moniteur aldizkariaren 2007ko urtekarian argitaratua.

Vivienda Unifamiliar en Paris. (2005-2007).
Transformación de un taller en vivienda unifamiliar.

       Datuak:
       
       bukaera data: 2007ko ekaina.
       kokapena: Paris Saint Ouen (93)
       
       Proiektu egileak:  H arquitectos.
       Pablo García Astrain & David Duchein.   
       Obra zuzendaritza: David Duchein
             
       Promotorea: Dablemont-Barthélémy.
       
       Azalera eraikia: 80m2
       Aurrekontua: 100 000 €
       Proiektuaren data:  2005ko urtarrila.
      
       ©Fotografías: Guilhem Vicard.

Argazki erref. 46
Argazki erref. 47
Argazki erref. 49
Argazki erref. 50

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

03 - 30

12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Maivi Morrás - Andrea García Lekua: EHAEO Bizkaia. Mazarredo Zumardia, 69-71 (Bilbo) / Streaming zuzenean Ordua: 18:30 2023ko martxoaren 30an, osteguna

05 - 04

Hitzaldia Pepa Bojó: Berdintasuna sustatzen duen "egiteko modu" bat dago. Feminismoaren ekarpenak Lekua: Gipuzkoako EHAEO. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia Ordua: 19:00 2023ko maiatzaren 04an, osteguna

Twitter