Gipuzkoar arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Eskerrik asko, Pilar!


2021ko ekainaren 18an, ostirala

Gipuzkoako EHAEOean idazkari gisa 45 urte eman ondoren, Pilar Llopisek gaur amaituko du Elkargoko lan-jarduna. Bizitza erdia baino gehiago eman du etxe gisa sentitu duen erakunde honi lotuta, eta elkargokide guztien izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu denbora honetan guztian eskaini digun lana, gogoa eta adiskidetasunagatik.

COVIDa dela-eta, oraingoz ezin diogu omenaldirik egin; beraz, hurrengo Patroiaren ospakizuna aprobetxatuko dugu Pilarri merezi duen omenaldia egiteko. 

Era berean, Pilarrek ere ezin izan du gehienekin agurtu, eta horregatik aukera honetaz baliatu nahi da eta hitz hauek eskaintzen dizkizue:  

Kaixo guztioi
Gaur da ordezkaritza honetako langile gisa dudan azken eguna. Erretiroa hartzen dut, eta jakizue  45 urte hauetan ni baino arkitekto zaharragoak kolegiatzetik, haien pausoak jarraitu  dituzten seme-alabak kolegiatzera pasatu naizela. "...el tiempo pasa... nos vamos poniendo viejos..." abestiak esaten duen bezala.  

Era berean, hamaika Zuzendaritza Batzorde, Lehendakari, Idazkari eta Batzordekide igaro dira lanean jardun dudan bitartean, eta haiekin bizipen, krisi eta pandemia bat eta guzti bizitu ditut.  Horiek guztiak, batzuk besteak baino gehiago,  aberastasun pertsonala, kulturala eta artistikoa eman didate, eta hori beti eskertuko dut. 


Iritsi da garaia “trasteak” langile- eta zuzendaritza-batzordeetako belaunaldi berriei pasatzeko eta bizitza pertsonalaren bidean aurrera egiteko, une oso atsegina hau ere niretzat.

Besarkada handi bat, Pilar
  Gipuzkoako EHAEO osatzen dugunok eskerrak ematen dizkiogu berriz ere Pilarri irakatsi eta transmititu digun guztiarengatik eta gure laguna izateagatik. Lerro hauen bidez, etapa berri honetan zorionik handiena opa dizugu. Pilarren eginkizunak, aurrerantzean Nerea Gonzálezek hartuko ditu bere gain, eta oso egingo duenaren konfiantza osoa dugu

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 23

Etengabeko trebakuntza: BIM birgaikuntzan: BIM Prozesuak eta erramintak birgaitze-proiektuetan Lekua: Streaming zuzenean Ordua: 11:00-14:00 / 15:30-18:30 2021ko irailaren 23an, osteguna

09 - 27

Etengabeko trebakuntza: BIM birgaikuntzan: BIM Prozesuak eta erramintak birgaitze-proiektuetan Lekua: Streaming zuzenean Ordua: 11:00-14:00 / 15:30-18:30 2021ko irailaren 27an, astelehena

10 - 13

Etengabeko trebakuntza: BIM birgaikuntzan: BIM Prozesuak eta erramintak birgaitze-proiektuetan Lekua: Streaming zuzenean Ordua: 11:00-14:00 / 15:30-18:30 2021ko urriaren 13an, asteazkena

Twitter