Gipuzkoar arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Erakusketa berria: Irisgarritasuna eta hezkuntza inklusiboa Inhambanen (Mozambike)


2022ko apirilaren 07an, osteguna

 

Mugarik Gabeko Arkitektura GKEak  Irisgarritasuna eta hezkuntza inklusiboa Inhambanen (Mozambike)erakusketa jarri dute maiatzaren 24ra arte Gipuzkoako EHAEOean. Erakusketa honen helburua da “Gizarte zibila eta erakunde publikoak ezgaitasuna duten pertsonen kolektiboaren egoeraz sentsibilizatzea, Inhambaneko udalerrian (Mozambike) hezkuntza inklusiborako sarbidea erraztuz” izeneko  proiektuarekiko sensibilizazioa sortzea eta gizarteratzea. Proiektu hau GKE honek garatu du lekuko erakundeekin batera. 

Erakusketa honen bidez, proiektu bat aurkezteaz gain, proiektu horrek gizartean izan dezakeen eragina ere azaldu nahi da, bai proiektua garatzen den tokian, bai beste leku batzuetan; izan ere, proiektu horrek erakusten du nola, parte hartuz, herritarrek edozein motatako arazoak detekta ditzaketen, irtenbideak proposa ditzaketen eta horiek garatzeko akordioak lor ditzaketen.

Erakusketaren ardatza IRISGARRITASUN UNIBERTSALAREN arloko GIZARTERATZEA da, PARTAIDETZA DEMOKRATIKOAREN bidez, kolektibo ahulenen giza eskubideen garapenari laguntzeko.

Erakusketa bisitatu nahi dutenek maiatzaren 24ra arte egin dezakete, ordutegi honetan:

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00etara.

 

 


 

Hitzaldia

Bestalde, Mugarik Gabeko Arkitektura GKEko kideek hitzaldi bat emango dute maiatzaren 13an Gipuzkoako EHAEOren egoitzan, Mozanbiken garatutako proiektu honen xehetasunak emateko.

Sarrera doakoa da, baina aurretik izena emate eskertuko da.

IZEN EMATEA.



Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

Twitter