Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Jardueren agenda


12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Maivi Morrás - Andrea García

2023ko martxoaren 30an, osteguna - 2023ko martxoaren 30an, osteguna

Mota: Kultura

Lekua: EHAEO Bizkaia. Mazarredo Zumardia, 69-71 (Bilbo) / Streaming zuzenean

Ordua: 18:30

Bueltan da 12 hilabete 12 emakume-arkitekto ekimenaren edizio berri bat.  2023an ere, saioak EHAEOren  ordezkaritza guztietan egingo dira. Bizkaian hasiko dugu ibilbidea, Maivi Morrás Zuazo eta Andrea García Cresporen hitzaldiarekin.

Hitzaldiak aurrez aurre edota streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.

EMAN IZENA

12H 12A  emakume arkitektoen agertokia eta bozgorailua izan nahi du. Jardunaldi hauen helburua da emakume arkitektoak eta euren lana ikustaraztea eta jakin-nahia ezagutzea.

 


Hizlariak

Maivi Morrás Zuazo

Arkitekto hirigilea da Nafarroako Unibertsitatean, 1977tik.

Josu Romaraterekin lan egin du bere ibilbide profesional osoan; Teresa Segurarekin eta Esteban Rodríguezekin ere lan egin du Agora enpresan, 1990 eta 1997 bitartean.

2000. urtean Bizkaiko EHAEOko batzordean sartu zen batzordekide gisa, eta 2002an EHAEOren Dekano izatera pasatu zen.  2004an, CSCAEko presidenteorde izendatu zuten, kargu horiek guztiak betetzen dituen lehenengotariko emakumea izanik. ECC S.A. (Entidad para la Calidad de la Construcción, S.A.) enpresaren Administrazio Kontseiluko kide ere izan zen 2003ko ekainaz geroztik.

Andrea García Crespo

 

Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko arkitektoa (ETSAUN), 2006tik.

 

Urte horretan bertan, Arquia beka bat irabazi zuen, eta harekin hasi zen lanean David Chipperfield Architects-en bulegoan, lehenik Berlinen eta gero Milanen, 2011n BABELstudio arkitektura-bulegoa sortu zuen arte, Michael Schmidt eta Andrea Emmanuel Laredorekin batera.

 

BABELstudion arkitekturako hainbat lehiaketa eta proiektutan parte hartu du, besteak beste, Donostiako metrorako sarrera-irteeretarako proposamen-lehiaketa, Zornotzako Azkarraga baserria (EHAEOk berriki saritutako proiektua) eta Sestaoko Lanbideren Orientazio eta Ekintzailetza Zentroa egiteko lehiaketa.

 


Hurrengo saioak

  • 2023/04/27: EHAEO Gipuzkoa
  • 2023/05/25: EHAEO Álava
  • 2023/06/22: EHAEO Navarra
  • 2023/09/28: EHAEO Bizkaia
  • 2023/10/26: EHAEO Gipuzkoa
  • 2023/11/30: EHAEO Navarra

 

Pepa Bojóren hitzaldia

2023ko maiatzaren 04an, osteguna - 2023ko maiatzaren 04an, osteguna

Mota: Kultura

Lekua: Gipuzkoako EHAEO. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia

Ordua: 19:00

Gipuzkoako EHAEOren Berdintasun batzordeak  M8aren baitan antolatu duen hitzaldiara gonbidatzen zaitu. Pepa Bojó Ballester psikoterapeuta feminista izango da hizlaria eta Existe una "forma de hacer" que promueve la igualdad. Aportaciones del feminismo (Berdintasuna sustatzen duen "egiteko modu" bat dago. Feminismoaren ekarpenak) izeneko hitzaldia emango du. 

Berarekin batera, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOren presidentea eta Edurne Aperribay eta Itziar Rodriguez batzordekideak egongo dira. 


Hitzaldiaren ondoren, mokadutxo bat eskainiko da. Sarrera doakoa, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da.

IZEN-EMATEA


Pepa Bojóri buruz

Psikoterapeuta feminista, osasun eta generoan aditua (generoaren ondoezak), genero indarkerian eta emakumeak ahalduntzeko taldeetan. Genero-indarkeriari buruzko prestakuntza ematen du, bai eta emakumeekin ahalduntzeko prozesuak eta metodologia ere.

Indarkeria matxisten biktimei laguntza psikologikoa emateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Programan laguntzen du 2002tik. Gainera, 2006tik genero-indarkeriari aurre egin dioten emakumeentzako zenbait talde terapeutiko eta ahalduntze-talde zuzentzen ditu.

Gipuzkoako eta Nafarroako Jabetze Eskoletan aktiboki parte hartu du, 1990az geroztik emakumeentzako Jabekuntza tailerrak eskainiz. Halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Masterrean ere laguntzen du, 2013tik.

Dibulgatzaile gisa, hitzaldiak ematen ditu eta hainbat profesional-saretan parte hartzen du: CAPS Sareak (Red de Médico y Profesionales de la salud), Espainiako Psikologia eta Psikoterapia feministako Elkartea (APPF), Castellóko Jaume I Unibertsitateko ISONOMIA. Hainbat artikulu argitaratu ditu eta beste hainbat argitalpen bateratutan parte hartu du; ikerketak ere egin ditu.

2014tik 2018ra, Gipuzkoako Psikologia Elkargoko Gobernu Batzordeko kide eta Berdintasun Arloko arduradun izan zen, eta prestakuntza, hedapen, ikerketa eta argitalpen jarduerak egin zituen. Garai hartan, Psikologiaren Kontseilu Nagusiko Berdintasunerako Lan Taldean aditu gisa parte hartu zuen, hainbat proiektu eta argitalpen koordinatuz.

1-tik 2-ra guztira: 2

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

03 - 30

12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Maivi Morrás - Andrea García Lekua: EHAEO Bizkaia. Mazarredo Zumardia, 69-71 (Bilbo) / Streaming zuzenean Ordua: 18:30 2023ko martxoaren 30an, osteguna

05 - 04

Hitzaldia Pepa Bojó: Berdintasuna sustatzen duen "egiteko modu" bat dago. Feminismoaren ekarpenak Lekua: Gipuzkoako EHAEO. Frantzia pasealekua, 11 - Donostia Ordua: 19:00 2023ko maiatzaren 04an, osteguna

Twitter